KLORATITA: ETIKA





GURE SISTEMAREN USTELKERIA



Boterearen ustelkeria, elizaren eta sistema honen boterea, herriaren altxaketa, eta horrek dituen ondorioak. Honexek ditugu aukeratu dugun abestiaren gai filosofiko nagusiak. Kloratita musika taldearen “Etika” abestia da aukeratu egin duguna, abestiaren gai batzuk interesgarri iruditu zaizkigulako.

Gizakiaren historia idazten hasi zenetik, boterea ustelduta egon da eta boterean zeuden jendea bere nahian moldatu izan dituzte gertakizunak, horrela gure etika eta balioak gezurretan oinarrituz.

Bigarren mundu gerran egin zen argazki famatu hura. Amerikarrak gerran dirua inbertitzeko erabili izan zuten, hau da, propagandaren bidez jendeari engainatu zituzten. Gaur egungo politikoek maitasuna esan eta hil egiten dute, pertsonak desagertu eta bakarrik desagerketa batzuen berri ditugu, horrela zapalduta bizi gara. Telebistak politikoek kontrolatzen dituzte, telebistak botere oso haundia du.

Aurrekoaren adibide hoberena Saharan gertatu dena da. Marokoko gobernuak Saharan zegoen kanpamendua desagerrarazi nahi zuen. Marokoko gobernuak indarra erabili barik hasi zirela esan zuen, baina indarra erabili behar izan zuela aktibistek defendatzen hasi zirelako. Marokoko polizia batzuk zahurituak izan zirela esan zuen eta hil gutxi zeudela ere, baina bertakoen ikuspuntua guztiz kontrakoa zen. Lehenengo momentutik indarra erabiltzen hasi zirela eta hildako nahiko zeudela esaten zuten. Gainera Marokok ez zuen utzi beste estatuko kazetariak sartzea.

Ustelkeria elizan ere aurki dezakegu, elizak botere handia izan du betidanik, nahiz botere asko galdu duen azken urte hauetan, oraindik ere boteretsua da. Esan dugunez eliza ustelduta dago, duela 30 urte Juan Pablo I Aita Santuak 30 egun iraundu zuen soilik. Hainbat erreforma egin nahi zituen, baina hil egin zuten elizarentzako txarrak zirelako. Zer esanik ez kondoien gaiari buruz, hauen kontra azaldu egin da eliza beti, baina dirua irabazi behar denean ez du inporta kondoietan inbertitzea.

Hau guztia kontuan hartuz, konturatzen gara zapalduta bizi garela, diruak guztia mugitzen duen mundu honetan. Zerbait aldatu nahian edo zerbaiten kontra daudela adierazten dutenean sistema berehala gezurrak esaten du eta terrorista deitzen dituzte bere arau sozialak ez dutelako onartzen.





Iker Montero eta Aitor Martin







Pi L T: Hil da jainkoa




Sarrera
Abesti honetan hiru gai filosofiko nagusi agertzen dira. Alde batetik, nihilismoa, hau da, urteak aurrera joan ahala eta zientziaren aurrerapenen ondorioz, jendea jainkoarengan sinesten usten ari dela. Bestetik, manipulazioa, batez ere erlijioak betidanik ezen digula nola portatu behar garen ondo dauden gauzak eta txarto daudenak esaten.

Zergatik abesti hau?
Abesti hau aukera genuen irakasleak abestiaz asko hitz egin zuelako eta bere letra ikustean, interesgarria eta deigarria iruditu zigulako erlijioaren eta manipulazioaren kontra joategatik.

Botereengandik jasotzen dugun manipulazioa
Txikiak garenetik, hainbat lekutik manipulatzen gaituzte. Esate baterako gobernua, erlijioa, komunikabideak... Erakunde hauek ezarri nahi digute haien irudira jokatzeko eta izateko era bat, politika eta etika erabiliz, zer dagoen ondo eta zer txarto esanez; haien mesedera lan egin dezagun pentsatu gabe. Horretarako bakoitzak bere manipulatzeko armak ditu: gobernua legeak ezarri eta betearazteaz arduratzen da gure portaera zuzentzeko. Horretaz aparte, erlijioa eta komunikabideak erabiltzen ditu bere nahiera. Erlijioak infernuarekin mehatxatzen gaitu, adibidez bekatuak egin dituen pertsona bat infernura kondenatzen du eta, aldiz, jendea “ona” izan bada, zerura bidaltzen du. Zorionez, gaur egun, zientzia asko aurreratu denez, jendea ez du hainbeste sinesten erlijioak esaten dituen gauzetan. Komunikabideak gure informazio-iturri nagusiak dira, baina boterea daukatenek, beren alde datuak eraldatzen dituzte eta guri datu faltsu horiek sinestarazten digute.
Jende horren kontra joanez gero, gobernuak deskreditatzen saiatuko da; eta nahikoa ez bada, kriminal bat bezala ere zigortuko dizute. Horren adibide on eta oraintsu bat, “Wikileaks”-en sortzailea da, hainbat gobernarien aurka (batez ere Amerikako Estatu Batuen aurka) joateagatik, haien datu konprometigarriak internet igotzen, bortxaketa batengatik salatu zioten.

Ikusten dugunez, askotan esaten diguten gauzak ez dira egia, baina ezin dira salatu goi-mailak justizia haien alde daukatelako; egin ahal dugun gazarik honena, gure kabuz pentsatzea da gure ondorioak ateratzeko eta besteei gu manipulatzen ez ustea.

Aritz Zabala eta Unai Medel


YOU'LL NEVER WALK ALONE



"YOU'LL NEVER WALK ALONE"
When you walk through storm
Hold your head up high,
And don't be afraid of the dark.
At the end of a storm,
There's a golden sky
And the sweet silver song of a lark.
Walk on through the wind,
Walk on through the rain,
Though your dreams be tossed and
blown...
Walk on, walk on, with hope in your
heart, and you'll never walk alone,
You'll never walk alone.
Walk on, walk on, with hope in your
heart,
and you'll never walk alone...
You'll never walk alone.



“INOIZ EZ ZARA BAKARRIK IBILIKO”
Ekaitza zeharkatzen duzunean
Burua tente eutsi
Eta ez izan iluntasunaren beldurrik.
Ekaitzaren amaieran,
Bada urrezko zeru bat,
Eta larretxori baten soinu goxo zilarkara.
Haizearen gainetik ibili,
Euriaren gainetik ibili,
Nahiz eta zure ametsak jaurti eta
ufatu…
Ibil zaitez, ibil, itxaropenaz bihotzean,
Eta inoiz ez zara bakarrik ibiliko,
Inoiz ez zara bakarrik ibiliko.
Ibil zaitez, ibil, itxaropenarekin bihotzean,
Eta inoiz ez zara bakarrik ibiliko,
Inoiz ez zara bakarrik ibiliko.SARRERA

Abesti hau Ingalaterrako Liverpool futbol taldearen himnoa da taldea garai txar bat igarotzen ari zenean futbol zaleak jokalariei adore emateko espontaneoki abesti hau kantatzen hasi zirenetik. You’ll never walk alone aurrera jarraitzea eta inoiz ez adoregabetzea azaltzen du, beti norbait zure alboan edukiko baituzu laguntzeko prest, ez baitzara bakarrik egongo naturalki gizartean egoten garelako bata besteari laguntzeko, lanaren banaketak adierazten digun bezala.
Horretaz aparte, garai txar baten ondoren “urrezko zeru” batera ailegatzen zarela adierazten du, zeruaren ideiarekin esan nahi duena arazo guztiak gainditzea, hau da, beldurrak, zure desirak betetzea, espero zenuen guztiaren gailurrera heltzea da. Gainera, gailur hori urrezkoa dela esaten du zeruaren ideiari indar gehiago emanez, “Disney”-ko filmetan agertzen den bikaintasuna bezalakoa, hala nola, urrezko gaztelua, amaierak beti onak izango direla eta baita dirua eta fama ere.

ZERGAITIA
You´ll never walk alone aukeratu dugu, gure ustez abesti honek bultzatzen gaituelako sinesten ditugun gauzengatik borrokatzen, itxaropena ez galtzen, gure ametsak betetzen, nahiz eta bizitza zaila izan aurrera jarraitzen, bizitzan dena posiblea delako. Bestela oso tristea izango litzatekeelako dena galduta dagoela pentsatzea ez badugu ezta aldi batean ere saiatzen.
BAKARDADEA
Izaki gizartekoiak garenez, taldea behar dugu elkartzeko. Inork ez digu bakarrik egoten irakasten, hau da, programaturik gaude taldean egoteko era natural batean. Gainera, bakarrik dagoen norbait ikustean errukitzen gara, are gehiago, gaitzesten dugu.
Denbora asko bakarrik igarotzen dugunean urduritzen gara eta egoera hori desatsegina egiten zaigu. Horrez gain, egunaren momentu bakarra da non gure bizitza, egoera, sentipenak eta gure nortasunari buruz benetan pentsatzen dugun, hau da, gure erabakien erantzukizuna dugula, kontzientzia islatua dugun izakiak garela. Eta hori, askotan, uzkur egiten gaitu.
Zergatik gehienok bakardadea arbuiatzen dugu eta lagunak, bikotekideak edota senar-emazteak aukeratzen ditugu bizitzeko? Nahiz eta bikoteak maitatzen ez diren eta hasierako ilusioa galduta duten, askok eta askok elkarrekin jarraitzen dute bakardadearen beldur, soilik errutina jarraitzearren, bakarrik ez egotearren. Guzti hau txikiak ginenean buruan sartu ziguten: txikitan zerbait txarto egiten genuenean, eta hortaz, zigortzen gintuztenean, pentsa-lekura bakarrik bidaltzen gintuztenean sortutako ondorio bat izan daiteke. Txikitatik erakusten badigute bakardadea zigor bat dela, nola ez dugu ba ideia hori gaitzestuko?
Beste aldetik, badaude bakardadeari ohituta dauden pertsonak. Agian, isiltasunari gustua hartu diote edo honezkero, ez zaie hain desatsegina egiten. Baina, nola lortzen dute bakardadeak minik ez egitea?
Gauza bat desberdindu behar dugu, alde batetik bakardadea daukagu, zuretzako momentu bat edukitzea, eta bestetik bakarrik sentitzea, inor ez edukitzea. Adibidez, harreman bat haustean sentitzen duzun bakardadea ez da benetako bakardadea, bakarrik bizitzen zara, kalera bakarrik irteten zara, baina benetan jende asko duzu zure inguruan, ez zaude bakarrik. Hau da, jendea prest dago zure alboan egoteko, momentu txarrenetan ere laguntzeko eta inoiz ez zara bakarrik ibiliko.
Dena den, bakarrik ez egotearen nahia jaiotzen garenetik sentitzen dugu, taldea behar baitugu hasteko, baina baita gure kulturak ere bakardadea errefusatzen du, beti familietan eta taldeetan gaudelako, gure gizartea taldean egoteko prestatuta dagoelako. Horregatik saila egiten zaigu pertsona independenteak izatea, bizimodu determinatu bat duen gizartean bizi baikara.

Andrea Higuero eta Leire Gómez


SINISTEN DUT





SINISTEN DUT



Gezurrei aurre eginez, jakintsuago bihurtzen gaitu.




Gezurrezkoak dira Erlijioa, Arimaren hilezkortasuna....



Natura, etengabe du izatea, nahiz eta bidean hil behar dugun. Bizitza, natura bera da , horregatik ederra.



Nire ezerezeak ez du naturaren etengabeko izatearen edertasuna itzaliko.

Sinisten dut
egun batean hilen naizela
hutsean eroria
ezerezean amildua
hauts bihurtuko naizela.

Sinisten dut
hartuko nauen lur hortatik
landare berriak sortuko direla
landareetatik zuhaitzak
zuhaitzetatik loreak
loreetatik fruituak
fruituetatik gizonak eta abereak bazkatuko direla.

Sinisten dut
haiek ere noizbait
lurrera deituak izanen direla
zabaltasun sakonera
forma guztien sortokira itzuliko garela.

Sinisten dut
izaki guztien aldakuntza etengabea dela
itxuraldatze sakon batek berbihurtzen gaituela
eta izatetik izatera atsedenik
gabeko mugimenduak garamatzala
edertasunaren neurri bakarrean
finkatuta bizi behar dugulako
sinisten dut
gainerako neurri guztiak gezurrezko direla.

Sinisten dut
kolore zoragarrizko larrosen kapulotasun lehunean
haize euritsuaren freskotasunean
itsasoaren aldakuntza gazi mugikorretan
eta jakintsuagotzen gaituen zalantza orokorraren baitan.

Sinisten dut, bai,
egunen batean hilen naizela
hutsean eroria
ezerezean amildua
hauts bihurtuko naizela


Xabier Leteren Sinisten dut poema honetan hiru arazo nagusi aurkitu ditugu; aldaketaren arazoa (a), heriotza (b) eta edertasunaren neurri finkoa (c).


· Aldaketaren arazoa: Gizakiak bezala, natura ere aldatu egiten da eta aldaketa hauen zergaitia arrazoitzean ezagutzaren ezintasunean barneratzen gara.



· Heriotza: Xabier Letek heriotzan sinisten du, baina heriotzaren ondorengo bizitzan ez, hauts bihurtuta dena amaituko delako berarentzat. Hala ere, idazlearen ustez, hil ondoren, munduak aurrera jarraitzen lagunduko dugu. Hildakoen hautsei esker organismo berriak sortuko dira ( landareetatik zuhaitzak, zuhaitzetatik loreak, loreetatik fruituak eta abar ) eta hauek bizitzaren zikloa jarraituko dute. Baina hauek ere, guztiak bezala, hil egingo dira eta denok gatozen lekura itzuli: ezerezera.



· Edertasunaren neurri finkoa: Honek dio etengabe aldatzen ari garela edertasunaren bila, hau baita finko dagoen neurri bakarra, beste guztiak zalantzan jarri daitezkeelako. Hau da, aldaketa bera ( jaio eta hil behar garela ) da Xabier Letek aipatzen duen edertasuna.




Textu iruzkin hau egiteko hartu dugun abestia edo olerkia “ Sinesten dut” izan da. Abesti asko irakurri ondoren, hau aukeratu genuen olerkiaren gaia zuzenean ikusi genuelako, eta gainera heriotzaren ostean bere iritziz gertatzen denarekin bat gatozelako. Baita ere duela gutxi hil denez egokia iruditu zitzaigun.






GURE HERIOTZAK ZEOZERTARAKO BALIO DU ?


Bizitza eta heriotzaren aurrean daukagun jarrerak zerikusi handia dauka gure sinesmenekin.


Zergaitik hiltzen gara? Zertarako bizi egiten gara? Gure etorkizuna zehaztuta dago ala guk idazten dugu denborak aurrera egiten duen heinean? Demagun, bakoitzaren bidea jaio garenetik zehaztuta dagoela, orduan zertarako bilatuko dugu zoriontasuna? Pertsona batzuk bere buruaz beste egiten dute; familiarekin arazoak dituztelako, diru faltagatik, zoriontasun ezarengaitik… Beraz gure ustean, bakoitzak bere etorkizuna idazten du pozaren bila. Baina, ez dakiguna da, bizitzako zein momentutan, zure buruari ez zarela ezer pentsarazi egin ahal diozun. Benetan mundua beltz ikus daiteke? Ez dago zoriontasunik ala? Zeozer falta zaigu?

Heriotzaren osteko bizitzan sinesten dutenek, bigarren bizitzan zoriontasuna aurki dezaketeela uste dute. Baina benetan badago bizitzarik heriotzaren ostean? Edo hauts bihurtu eta denaren bukaera da? Batzuk erabat ziur daude heriotza ez dela amaiera, hurrengo bizitzaren sarrera baizik. Haien ustez, bizitzak ez luke zentzu handirik edukiko familia pobre batean jaiotako pertsona batentzat edo gosea pasatzen duenarentzat. Zer zentzu dauka bizitzak horrelako pertsona batentzat? Ba, bigarren bizitzarik ez balego jaio ez balitz, hobe. Beste batzuen ustez, Xabier Lete bezala, gu hauts bihurtu arren, gure hautsek beste motatako bizitzak sortzen edo garatzen lagunduko dute.


Jaiotzen zarenean, inguruko guztiek irribarre egiten dute, eta zu zara negar egiten duen bakarra. Beraz, sahiatu egin behar da hiltzerakoan ingurukoek negar egin arren, zuk irribarre egiten.




Miren Palencia eta Alazne Morales
2010-2011 ikasturtea
1.A



Laborategiko animaliak - SKA-P





Garaien hasieran,
gizaki eta animalien arteko erlazioa biziraupenean oinarritu zen
gizakian, bere inteligentzia garatzerakoan,
lurra zapaltzen duen basapizti krudelean bilakatzera ailegatu zen.
Gabon, ongietorri animalien infernura
sartu laborategira, harrituko zaituzte.
Zientzia eta ikerketaren izenean
Frogatu Draize LD50 edo bizi-ebaketa. EZ!
aurrerapenaren izenean, zibilizazioa
sufrimendua eta agonia, heriotza, bortxaketa. 1

EX-PE-RI-MEN-TA-ZI-OA
OI! OI! OI! OI! Basakeria.
OI! OI! OI! OI! Deuseztatu.
OI! OI! OI! OI! Holokaustoa edo zientzia animalien erreinuan?
OI! OI! OI! OI! Basakeria.
OI! OI! OI! OI! Suntsitu.
OI! OI! OI! OI!
Nik galdetzen dut nor den irrazionalena. 2
Moztutako animaliak, erraiak, mina,
Burezurrak, odola eta oihuak, haragi akabatua 3
Gai hau inporta bazaizu eta haien ahotsa izan nahi baduzu
Erne jarri eta egurra eman, bi baino gehiago gara eta.

EX-PE-RI-MEN-TA-ZI-OA
OI! OI! OI! OI! Basakeria.
OI! OI! OI! OI! Deuseztatu.
OI! OI! OI! OI! Holokaustoa edo zientzia animalien erreinuan?
OI! OI! OI! OI! Basakeria.
OI! OI! OI! OI! Suntsitu.
OI! OI! OI! OI!
Nik galdetzen dut nor den irrazionalena.
OI! OI! OI! OI! Basakeria.
OI! OI! OI! OI! Deuseztatu.
OI! OI! OI! OI! Holokaustoa edo zientzia animalien erreinuan?
OI! OI! OI! OI! Basakeria.
OI! OI! OI! OI! Suntsitu.
OI! OI! OI! OI!
Nik galdetzen dut nor den irrazionalena.
Katu honen burmuina zulatu egi dugu
substantzia toxikoak jariatu ahal izateko
Eta nerbio sistemaren erantzuna konprobatzeko
Izugarrizko eta motela den agonia sorrarazten dio.
Bizi-ebaketa, muskuluen banaketa bizian,
Tximino honen gainean praktikatzen da, begiratu bere aurpegia, ia gizakia
Tormentu desatseginena sufritzen ari da,
Bere begiek, beldurrez beteta, errukitasuna eskatzen dute
Aski da jada, aski! Errukitasuna eskatzen dute.
OI! OI! OI! OI! Basakeria.
OI! OI! OI! OI! Deuseztatu.
OI! OI! OI! OI! Holokaustoa edo zientzia animalien erreinuan?
OI! OI! OI! OI! Basakeria.
OI! OI! OI! OI! Suntsitu.
OI! OI! OI! OI!
Nik galdetzen dut nor den irrazionalena.
Ez ezkutatu hilketa bihotz-gabea, hilketa bihotz-gabea, hilketa bihotz-gabea. EZ!




ZERGAITIK AUKERATU DUGU?

Aukeratutako abestia, Ska-P-ren Laborategiko animaliak, oso abesti gogorra iruditu zaigu, baina, hala eta guztiz aukeratzea erabaki dugu esaten dituen gauza askorekin ados gaudelako. Hau da, nahiz eta musika taldea edo abesti mota gehiegi ez maite, letra interesgarria iruditu zaigu animalien eskubideen defentsari buruz mintzatzen duelako, eta gu biok horren alde gaude, animaliak maite ditugulako. Gainera, etxe-abereak ditugunez behin baino gehiagotan ikusi dugu animaliek mina ere sentitzen dutela, eta ez direla makinak, zeren nahiz eta ez hitz egin edo gizakiak bezain burmuin konplexurik ez izan, zentzuak badituzte eta izaki bizidun oro bezala beraien eskubideak merezi dituzte. Gai hau betidanik izan da oso eztabaidatua etika aldetik, iritzi oso ezberdinak daudelako. Alde batetik, batzuen ustez animaliak makinak bezalakoak dira eta laborategietan erabiltzea gauza ona dela ikusten dute, animali guztiak gizakiaren menpe daudela pentsatzen dutelako, fixismoaren teoriak esaten duen bezala, eta bestetik, Darwin-en eboluzionismoaren teorian sinesten duten beste batzuk ez dute bat ere ondo ikusten gizakia bere antzekoak diren beste animali batzuk menpean hartzea eta beraiekin nahi duena egitea. Horregatik, gai hau sakonago aztertzea eta gure iritzia ematea erabaki dugu.


ABESTIAREN ARAZOAK:

Abestiari begiratuta filosofiarekin zer ikusia duten hainbat gai ukitzen dituela konturatzen gara, hona hemen guk antzeman ditugunak:

1. Hasteko, 5. eta 6. bertsoetan “ Aurrerapenaren izenean, zibilizazioa sufrimendua eta agonia, heriotza, bortxaketa” esaten duenenan, ikusten duguna da gizakia kritikatzen duela, aurreratu egin denez eta beste animaliak baino gehiago garatu denez, besteak baino hobea sentitzen delako. Baina, zibilizazioa izateak eta horrelako garapen handia jaso izana hobeak egiten al gaitu? Beste animaliak baino gehiago garela uste dugu? Zergatik? Soilik teknologia erabiltzen dakigulako? Eta hau izan ohi da filosofiaren barruan eztabaida asko jaso dituen arazoetako bat.

2. Ikusten dugun bigarren gaia edo arazoa 16. bertsoan aurkitzen dugu abeslariak bere buruari ea nor den irrazionalagoa galdetzen duenean, animalia eta gizakiaren artean, diotenez arrazionaltasuna da animalietatik bereizten gaituena, baina gizakiak askotan irrazionalak diren ekintzak burutzen dituzte eta hau da artikulua egiteko aukeratutako gaia, beraz aurrerago sakonduko dugu.

3. Azkenik abesti osoan zehar eta gehienbat 17. eta 18. bertsoetan ikusi dezakegun bezala “Suntsitutako animaliak, erraiak, mina, burezurrak, odola eta oihuak, haragia”, “Basakeria”, animaliak zientziarako erabiltzearen kritika aurkitzen dugu. Animaliak gizakiak bezala eskubideak dituzte, eta betidanik egondako arazo etiko garrantzitsu baten aurrean aurkitzen gara, non ikuspuntu ezberdinak aurkitzen ditugu. Alde batetik, Descartesen ustez adibidez, animaliak ez zuten minik sentitzen eta zientziarako erabiliak zirenean, beraien oihuak apurtutako makinen soinuak bezala zirela esaten zuen. Baina, Darwin-en eboluzionismoaren teoriarekin gizakia animalietatik, hominidoetatik hain zuzen, datorrela frogatu zen, beraz teoria horrekin batera jende asko animaliak gizakiak bezala direla eta mina sentitzen dutela eta eskubideak dituztela.



ARTIKULOA:


Gizakia eta animalia, bata arrazionala eta bestea ez?
Diotenez, arrazionaltasuna beste animaliengandik ezberdintzen gaituena da, baina, askotan gizakia bestelako animaliak bezain irrazionala da egiten dituen gauzetatik.


Fixismoaren teoriak dioenez, bai gizakia eta bai animalia guztiak aldi berean sortu zituen jainkoak, baina gizakia bere antza eta irudira sortu zuen. Horregatik, besteak baino nagusiagoa da eta teoria honen arabera beste animali guztiak bere menpe daude, hau da, berarentzat eginda egongo balira bezala. Beraz, fixismoa edo kreazionismoaren arabera gizakiak eta animaliak guztiz desberdinak dira. Animaliak irrazionalak direlako eta gizakia arrazionala, jainkoren antza dugulako. Gizakia arrazionala dela esaten dugunean hainbat gauzengatik da; hasteko, kontzientziaduna delako, hau da, egin dituen gauzez konturatzeko eta horiei buruz hausnartzeko duen ahalmena, gero gauzak ulertzeko eta epaitzeko gai delako, baita datu konkretu batzuetatik abiatuz konklusio orokor bat ateratzeko (indukzioa) eta egia batzuetatik beste batzuk ondorioztatzeko gai delako eta gainera, hori guztiari ikasketa soziala gehitu behar zaio, hau da, gizakia balio eta arau batzuk ulertzeko, onartzeko eta betetzeko duen gaitasuna.
Hori guztia dela eta, gizakia arrazionala dela esan dezakegu, baina zer puntura arte? Zer puntura arte dira gizakiak eta animaliak ezberdinak? Noski animaliak ez dutela gizakiak bezala pentsatzen edo beraien adimen berbera, baina ez al dute mina sentitzen, gu bezala? Hori jakin ezin den gauza da, inork ezin duelako animali baten buruan sartu eta horrek sentitzen duena edo pentsatzen duena ( pentsatzen badu) jakin. Baina, noski gai guztietan bezala iritzi desberdinak daude. Adibidez, gure ustez animaliak mina sentitzeko gai dira eta batzuetan, ordea, pozik daudela ematen du, beraz, zenbait sentimendu sentitzeko gaitasuna dutela pentsa dezakegu, baina, ez dakigu zein puntura arte. Zeren, argi dago gure alaitasunaren edo gure sentipenen desberdinak direla. Horregatik, zaila da jakitea ea animaliek pentsatzeko eta sentitzeko gai diren edo soilik ikusten duguna estimulu batzuei erantzuteko modua den, gure buruetan beti egongo den galderetako bat bai da.

Charles Darwin zientzialariak eboluzionismoaren teoriarekin baieztatu zuen bezala gizakia animalietatik dator, hominidoetatik hain zuzen, beraz animali eta gizakien artean ez dago etenik eta uste baino berdintasun gehiago ditugu haiekin. Gizakia kenduta beste animalia oro irrazionalak direla esaten da, baina gizakia, hau da, gu geu ez al gara irrazionalak behin baino gehiagotan? Ez al du gizakiak bere arrazionaltasuna galtzen noizean behin? Gizakia ez al da batzuetan animalizatzen? Animalizatzea esaten dugunean, kontrola galtzea da, hau da, errespeturik gabe jokatzea, lege eta arau etiko-politikoak errespetatu gabe eta instintiboki jokatzea, plazerraren arabera edo plazerragatik gidatuta.

Beraz, gure testuari erreparatuta, ez al da gizakia animalizatzen beste animali batzuekin esperimentatzean? Beste animali batzuk hiltzean? Ez al da hori errespetu eta kontrolik gabe jokatzea beste animalia batzuekiko? Eta animali horiek arrazoi gabe torturatzea eta suntsitzea ez al dago lege etikoen aurka? Beraz, egoera hauetan nor da irrazionalagoa?




Maider Arandia eta Irune Gutierrez. 1.A




Iker Tomé eta Eneko Ugarte