Ska-P "El niño Soldado" - Euskeraz

Jaio nintzen ezer ez dagoen lekuan
ongia eta gaizkia bereizten duen mugaren artean
Nire lurra miseria deitzen da
eta ez dut askatasun hitza ezagutzen
guda batean bahitu ninduten
torturatuta eta hiltzeko prestatuta
piztia bihurtu naute
Identitaterik gabeko haur bat naiz soilik
Tiro egitera behartu naute
erailtzen irakatsi didate
mutilatzera behartu naute
lurreko infernu batean

Aizu EZ, zure ezaxolak ez dauka barkamenik
nork lapurtu dizu bihotza?
ez zaitez altzatu besaulkitik
Aizu EZ, zure ezaxolak ez dauka barkamenik
nork lapurtu dizu bihotza?
Itzali telebista.

Nire buruan pistola batek
nire aitatxo hiltzera behartzen nau
guda makina bat naiz
begiratu gabe atzamarraz tirokatzen dut

Tiro egitera behartu naute
erailtzen irakatsi didate
mutilatzera behartu naute
lurreko infernu batean

Aizu EZ, zure ezaxolak ez dauka barkamenik
nork lapurtu dizu bihotza?
ez zaitez altzatu besaulkitik
Aizu EZ, zure ezaxolak ez dauka barkamenik
nork lapurtu dizu bihotza?
Itzali telebista.





Manipulazioa


Gobernuek gudak sortu egin dute herria beldurtzeko, pentsatu barik etxeetan egoteko, milaka hildakoekin atentatu faltsuak eginez. Gudak bakarrik interesagatik hasiz, petrolioa lapurtzeko edo haien bertsioa heroien modukoa izateko: terroristen kontra borrokan! Zergatik egiten dute? Armen-salmentan inbertitzeko, asmatu duten krisia ez egoteko, pertsonak hiltzen eta engainatzen dirua eta boterea lortzeko.

Baina guk ez dugu ezer egiten haien kontra. Ez gara gai gure kabuz pentsatzeko, nahiago dugu begiak ixtea eta telebista ikustea, gudan sartzean baino, hemen ondo bizi garelako eta arazoak baztertu nahi dugulako, nahiz eta gu egunen batean egoeran horretan egongo garen.

Gobernuek ikasketak eta telekomunikabideak kontrolatzen dituztenez, haiek nahi dutena egin dezakete gu kontrolpean jartzeko.

Inoiz galdetu ahal zarete zeure buruari zergatik ikastoletan eta telebistan gertatzen denari buruzko bertsio bat erakusten digutela? Gaur egungo gudetan adibidez, Israel Palestinaren kontra, Estatu Batuak Irak eta Afganistanen kontra eta 11-I-ko dorre bikien atentatuan bertsio bakar bat azaldu digute, egi osoa esan barik. Telekomunikabideek gaur egungo gizartea kontrolpean daukate, nahi dutena esanez eta haiek esaten dutena gizartea sinestuz. Adibide hauekin froga daiteke beldurraren bidez manipulatzen gaituztela, hilketak, gudak eta miseria sortzen.

Kontrolpean bizi gara, aske garela uste dugu, baina ez, momentu eta denbora guztietan kontrolaturik gaude, legeekin, telebistarekin, mobilekin, internetekin, gobernuarekin … Eta zu librea zara?




Mikel eta Sergio

SINIESTRO TOTAL "QUIENES SOMOS DE DONDE VENIMOS"



¿Cuándo fue el Gran Estallido?
¿Dónde estamos antes de nacer?
¿Dónde está el eslabón perdido?
¿Dónde vamos después de morir?
¿Qué son los agujeros negros?
¿Se expande el universo?
¿Es cóncavo o convexo?
¿Quiénes somos?
¿De dónde venimos?
¿Adónde vamos?
¿Estamos solos en la galaxia o acompañados?
¿Y si existe un más allá?
¿Y si hay reencarnación?
¿Qué es el ser?
¿Qué es la esencia?
¿Qué es la nada?
¿Qué es la eternidad?
¿Somos alma?
¿Somos materia?
¿Somos sólo fruto del azar?
¿Es fiable el carbono 14?
¿Es nuestro antepasado el hombre de Orce?
¿Quiénes somos?
¿De dónde venimos?
¿Adónde vamos?
¿Estamos solos en la galaxia o acompañados?
¿Y si existe un más allá?
¿Y si hay reencarnación?

SINIESTRO TOTAL "NORTZUK GARA NONDIK GATOZ"

Noiz izan zen eztanda handia ?
Non gaude jaio baino lehen ?
Non dago erastun galdua ?
Nora goaz hil eta gero ?
Zer dira zulo beltzak ?
Unibertsoa hedatzen da ?
Konkabo edo konbexua da ?
Nortzuk gara ?
Nondik gatoz ?
Nora goaz ?
Bakarrik gaude galaxian edo konpainia daukagu ?
Eta haraindia existitzen bada ?
Eta berraragipena badago ?
Zer da izatea ?
Zer da esentzia ?
Zer da hutsa ?
Zer da betikotasuna ?
Arima gara ?
Materia gara ?
Bakarrik gara zoriaren fruitua ?
Ziurra da Karbono 14 ?
Gure arbasoa da Orceko gizona ?
Nortzuk gara ?
Nondik gatoz ?
Nora goaz ?
Bakarrik gaude galaxian edo konpania daukagu ?
Eta haraindia existitzen bada ?
Eta berraragipena badago ?

GAIAK

Abesti filosofiko honek galderaz beterik osaturik dago. Galdera horiek gai ugari lantzen dituzte haien artean unibertsoarekin lotuak esate baterako noiz izan zen Big-bang leherketa edota zer diren zulo beltzak. Ere galdetzen du karbono 14.aren ziurtasunaz eta horrekin batera Orceko gizona gure arbasoa den edo ez. Beste gai bat erlijioarekin lotua egongo litzake berraragipenaz eta haraindiaz hitz egiten duelako. Eta azkenik ere aipatzen du ia bakarrik gauden galaxian edo ez beste motatako bizitza bat ia ote dagoen zalantzan jarriz.
ZERGATIK AUKERATU DUGUN
"Siniestro Totalen" abesti hau aukeratu dugu filosofatzeko galdera asko aipatzen dituelako eta humore pixka batekin nahasten dituelako ere bai.

ABESTIAREN ARAZOA
Galdera guzti hauek ez ditu baieztatzen bakarrik airera botatzen ditu. Hauen artean 3 daude inportantzia gehiena ematen diotena abestiari. Esate baterako Nortzuk gara? Orainari erreferentzia egiten diona Nondik gatoz? Gure iraganari aipamena egiten diona eta Nora goaz? Gure etorkizunari erreferentzia egiten diona.
Oinarrizko hiru galdera hauek beharrezkoak dira mundua ulertzeko kultura guztiak egin dituztenak eta filosofiak ere askotan egin dituenak. Nolabait galdera haiekin gizakiak munduan daukan helburua galdetzen du, hau da, zein den bere misioa. Hiru galdera hauek errealitatea ezagutzeko beharrezkoak dira eta aldi berean gu geuk gure existentzia ezagutzeko ere bai . Horren ondorioz, atera genezake arazoak izan litzateke gizakiaren existentziaren arazoa eta nortzuk garen jakiteko ezjakintasunaren arazoak. Galdera horiek apartez beste galdera interesgarri batzuk aurki ditzakegu .Zer da hutsa ? Zer da betikotasuna ? Arima gara ? Materia gara ?. Horrekin ikus dezakegu gizakiak duen arazoa(ez jakintasuna) eta munduan gaur egun gauza askoren soluzioa edo egia ez dakigula eta beti izango direla misterio bat.

Egileak: Mikel eta Eneko



Gu bizi garen mundua kaiola bat da, guztiaren errudun egiten gaituena, giza eskubideak urratzen dituena, diruan oinarritzen den eta preso egiten gaituen kaiola. Agintariek sortzen dituzten arazoak guk ordaintzen ditugu, geure errua dela esanik. Gure asmoa eta ekintza kexatzea da gure eskubidea delako baina ez gaituzte garrantzirik ematen diru eta interes kontuak direla medio.

Esan genezake, artalde baten antzera jokatzen dugula, hau da: artzainak ardiak manipulatu eta kontrolatzen ditu berarentzako etekinak ateratzeko (gazta, esnea, artilea...). Gure bizitzan gu ardiak gara eta gobernua berriz artzaina. Haien nahiak betetzen ez baditugu zigorra jasotzen dugu, baina nahi horiek betetzeko arauak jartzen dizkigute. Arauak aipatzerakoan legeei buruz ari gara, hau da, gobernuari konbenitzen zaien legeetaz eta nahi duten moduan eta konbenitzen zaien pertsonekin aplikatzen dituztenak, beti ere beraien poltsikoa eta interesak begiratuz.

Kexu dira daukatenaz eta ez dakite zelan konpondu, horregatik botatzen gaituzte guri errua. Beraien askatasunari eta gureari mugak jarriz eta euren burua kaiola baten barruan sartuz eta beraiekin batera gu, noski.

Behar duguna daukagula pentsatzen dugu baina errealitatea ez da horrelakoa, ezin da hitzegin, ezta ohiukatu ere eta are gutxiago nahi duguna sentitu. Arrazaoiarekin pentsatzen duena manipulazio honetaz kontura daiteke eta bere pentsakera adierazteko momentuan, adierazpen askatasun ezagatik ezin du ihes egin inposatutako kaiolatik. Mundua boteretsuek nahi duten bezala joateko egoera kontrolatu behar da eta horretarako polizia, prentsa, irratia, telebista... daude.
Esan genezake egoera honen errudun nagusienak herritarrak garela etengabeko kontrol hau jasaten dugulako eta beraz, gu geu gara egoera honen kontra altxatu behar garenak,mundu askeago bat eraikitzeko.

Beraz, hau guztia esanda argi dago manipulatuta, preso, esklabu, giltzapetuta eta zigortuta bizi garela. Egoera hau eraiki dutenak boteretsuak dira baina gure errua da horrek aurrera jarraitzea eta pertsona horiei kasu egitea.
ORAIN LIBRE GARELA USTE DUZUE?

EGILEAK: Maria eta Javi







HAIZE ERROTAK:

Badaezpada, ez baduzu ikusten
Zure sudurraren gainetik
Lore bat barrez, entzuten ez baduzu.

Ezin baduzu hitz egin
Zure ahotsa entzun barik
Bihotza erabiltzen.

Sancho laguna entzun nazazu
Dena ez dauka zergatirik
Bidea oinek egiten dute.

Mundu bat aurkitzeko dago
Eta bizitza bat erauzteko
Azken gidoiaren eskutik
Aurkitzeko dagoena.

Esnatzean sentitzen dut
Ametsa errealitatea dela

Edan,dantzatu,amets egin,
Sentitu haizea,zuretzat egin dela,
Bizi, entzun,hitz egin,bihotza erabiliz.

Sentitu euria zure
Aurpegia besarkatzen,
Oihu egin arimarekin,
Amodioa egiten
Txo,
Zure bizitzaren aktore bakarra zu zeu izateko.

Agian zure iritzia
Bai edo ez baten sartuz,
Zuzentzen ez badakizu.

Amodioa eta gorrotoa
Definitzen badituzu,
Hau desiluzioa , txo.

Guztia ez da beltza,
Ez zuria; ezta grisa,
Guztia ñabarduraren
Ñabarduraren arabera da,
Bilatu eta Ikasi desberdintzen

Ilargia berotu dezake
Eta eguzkiak zure gauak sehaskatu
Zuhaitzak zutik hiltzen dira.

Iturri bat negarrez ikusi dut
Bere urak itsasora doazela ikusten.

· ABESTIAREN ARAZOAK:

Arazo bat adibidez, pertsonak eta gauzak ez direla perfektuak eta zerbait txar eta ona daukatela, beste arazo bat, pertsona bakoitzak bere bizitza nola izango den jakin behar du eta ez da manipulatzen utzi behar. Hurrengoa, errealitatea irrealitatearekin nahasten ditu, eta ametsetan dagoenean gero errealitatera bueltatzen da eta berriro bizitzen du. Arazo bat psikologiarekin zerikusia dauka pertsona bati zerbait faltatzen edo galtzen badu negar egiten duela.
Bizitza ondo ulertzeko hiru ezaugarri hauek jakin behar ditzakegu:kontraesanak, bizipenak eta ikuspegiak.




· ZERGATIK AUKERATU DUGU ABESTI HAU:


Guk errealitateari buruz hitz egin nahi dugunez ,abesti hau aukeratu dugu errealitateaz gauza asko aipatzen dituelako. Bizitzaren hausnarketa handia egiten du abesti osoan eta guri garrantzitsua iruditu zaigu, baita abestia entzuterakoan edo irakurtzerakoan bizitzaz pentsatzea egiten gaituelako.





· IRUZKIN FILOSOFIKOA:

Guk abestiari buruz Haize errotak deitutakoaz ez gaude ados arima aipatzerakoan esaten duenarekin, arima pertsonala dela eta bakoitzak kapaza izan behar da kontrolatzen jakiten, baina abestia arima hitza aipatzerakoan ez du hori egiten nahiz eta berarekin jolasten du metafora batzuk erabiltzen. Beste aldetik ados nago mundua ez dela zuria ez beltza jakin behar dugulako ezberdintzen baina konturatu behar garela beste gauza gehiago horretaz aparte, orduan guk pentsatzen dugu mundua mugitzen dela gauza askorengan eta saiatu behar gara hortik aparte gehiago ikusten argudio bat esateko, erabaki hartzen jakiteko. …. Etab
Errealitatea gai oso garrantzitsua da, guk bizi garen munduan; publizitatearekin edo aldizkariekin parekatzen daude momentu guztietan beraz guk ez dakigu noiz den errealitatea eta gezurra. Horrexegatik guk azkarrak bagara jakin behar dugu telebistako errealitatea gezur handi bat dela eta geu manipulatze eta konbentzitze hori guztia egia dela ez dute lortuko.

Egileak: Silvia.D eta Nuria








BERRI TXARRAK "ARDIFIZIALA"

http://www.youtube.com/watch?v=PLCFlUrJpuw

Lau medikuren artean
laborategi batean
bizitza sortu nahiean
aspaldi dakigu
jaiotzaren sekretua
zientziaren laguntzarik
gabe sortua

Gizakia izango ote da
Dolly-(re)n hurrena,
giza eboluzioaren azkena?
Gelditzen saia gaitezen, erokeria hau,
gure moralak bizirik baitirau

Hi, alu puta seme hori!
Nortasun ezberdinen borrero,
saia hadi zeozer topatzen,
ta sortutakoa deusezten!

Etikari buruz bi hitz:
ez manipulaziorik
ezta gizaki kopiarik
gezurra dirudi;
guzti hau egin ondoren
ez genuke lorik egingo,
guk bederen

Gizarte honen jainkoa
zientzia ari da bihurtzen
eta gauza naturalak
ahazten, suntsitzen ta hiltzen



Zientzia, onerako edo txarrerako?
Zientzia ezagutzaren bidez laguntzen digu hobeto bizitzeko, gehienetan modu egokian gizarteari gauza desberdinak ezartzen dizkio, behaketa eta gertaera aztertuz.. Zientzia gero eta garatuagoa dago, beraz lehen baino aukera gehiago ditugu zientziaren adar desberdinetan sakonago aztertzeko. Azken urte hauetan zientziak sekulako aurrerapen handiak izan ditu eta gure bizi modua guztiz aldatu egin da.

Zientziaren jakintza oso zabala denez momentu honetan ia nahi duguna lor dezakegu behaketa eta saiakeren ondorioz. Orain arte bakarrik gure bizimodua edo bizi kalitatea hobetzeko lan egin du zientziak baina bide desberdinak direla medio gaur egun etika alde batera utziz esperimentuak egiten dira.

Etika zientziarekin harremanduta dago, gizakia etikaren arabera mugitzen da eta horren arabera izaten da haien ikuspuntua. Aurrerapenak lortzen diren bakoitzean etika kontuan hartzen dugu. Aurrerapenak zientziari modu zuzen batean eragiten dio, baina beti ez dira bide egokiak izango, eta horregatik zientzia maltzurra agertzen zaigu.

Ikerlariek haien eskubideak dituzte baina beti zentzuz eta oinarrizko ideiekin aritu behar dira, kontuan izanik haiek lortuko dituzten teoriak guregan eragina izango dutela modu egokian edo txarrean. Honek ere gobernuan eragina izan dezake, gobernua, gizartea eta ikerlarien arteko gatazkek ondorioak ekar dezakete.

Beraz, gauza berriak frogatzerakoan etika kontutan izanik jokatu egin behar da. Nahiz eta zientziak konponbide handiak eskaintzen dituen, gehienetan gure onerako direnak, zentzuz aritu behar dugu natura eta gizartearen ongizateari kalterik ez egiteko.


Silvia Monje eta Ainara Morante