KANTA: ZAPALDUEN OLERKIA.LANA: IZAS MARTINEZ ETA MADDI FUENTE.
Herri ikustezin hontan itzalekin jolasten
neu izaten saitzen
geroa margozten
nire ezintasun denak
behin da berriz kantatzen
egunsentia
bide hau sentitzen

Denok ez dugu berdin
kontatzen istoria
zaila da ulertzea
bestearen egia
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guzti
ohe hutsei amaren malkoei
lapurtzen diguten denbora iheskorrari
burdin hotsei aitaren beldurrei
sufritzen dugunoi

Txikitatik entzuten
zer izan behar garen
indarrez inposatuz
zer maitatu behar den
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guztia
lagun minei bakardadeari bizigabe utzitako
une bakoitzari
izan zirenei
gaur garenei
izango direnei
esaidazu maitea
dena aldatuko dela
bihar ere nirekin egongo zarela
eta ondorengoek
ez dutela sekula kantu hau kantatuko
malkorik botako esan maitea
esan laztana
entzun nahi dudana
esan laguna

Istripuei
berri txarrei
bidean galdu ditugun lagun guztiei
gugatik dena eman dutenei askatasun haizeari
zuei
haizeari
zuei, zuei, zuei

~~
Abesti hau, hainbat gai filosofikoz osatuta dago. Errealitatearen manipulazioa, nola betidanik saiatu diren irakasten zer dagoen ondo eta zer ez, zertan sinistu behar dugun pertsona onak izateko … etab. Pertsona askok, ideia horiek jarraitu dituzte manipulazio horretan jausiz; Hala ere, gutxi batzuek, euren ideiak aurrera eraman dituzte, aldarrikatzeko, arazoak izan arren, hau da, adierazpen askatasun falta agertzen da baita ere islatuta. Iritzi ezberdina izateagatik, iritzi konkretu bat daukatenak (gehiengoaren kontrakoa edo behintzat, desberdina) beti izango dira “zapalduak”; estali nahi gaituztelako.

Errealitatea. Errealitatea da abesti honen isladapen garrantzitsuena. Euskal Herriaren egoera. Gure herriaren egoera. Benetan duen garrantzia baino askoz inportantzia gutxiago ematen zaion gai bat. Horregatik abesti honen hautapena, kantan aipatzen diren horiek merezi dutelako, dena guztiz aldarrikatzen delako.Baina borroka ere islatzen da lehen aipatutakoarekin batera, denok bat izan behar garelako, borrokatu zuten, borrokatzen hari diren eta borrokatu dutenengatik.Manipulazioa gainditzeko, ez dago elkartasuna baino tresna baliogarriagorik.

Kasu honetan, zer izango litzateke manipulazioa? Manipulatzaileen ideiak, egia dioten ideia bakarrak direla sinistu aratzea. Arazoa ez da manipulatzaileena bakarrik; arazo handiena inposatzen dituzten ideiei kasu egiten dieten pertsonena baizik. Ezjakintasunean edo pasotismoan bizi diren horiei askoz errezagoa izango da manipulatzea, baina beste aldetik, ideia finko bat defendatzen baduzu, ez dizute burua jango eta ideia horrengatik borrokatuko duzu, nahiz eta, borroka horrek zapaldua izatera eraman ahal zaituen.

Beti da horrela. Behin eta berriz istorio berdina, dugun pentsaera inposatzen digute. Pertsona asko haien tranpan jausten dira eta ez dira euren ideiak garatzeko gai. Baina zer gertatzen da besteekin? Errealitatea ikusten dutenekin? Hauek askotan zigortuak izaten dira.Errealitatea ikusten duten horiek, zenbat eta gehiago izan, zenbat eta elkartuagoa egon, orduan eta errezagoa izango dute euren helburura heltzea.

Horregatik da hain garrantzitsua elkartasuna. Pertsona bakarrak ez duelako helburu duen horretara heltzea lortuko, eta aldiz, askoren artean, errezagoa izango da, pisu handiko helburu horretara heltzea.





--

Zu zara zure bidearen erantzukizuna daukana

BERRI TXARRAK



Bidea aukeratu nuen
bidea ezagutu gabe
galdetu egin gabe
besteek zer eskainiko ote zuten
denbora pasa da eta
atzera begiratzean
zer da gelditzen zaidana:
naizena.

Ta zer? bidea aukeratu nuen.

Bidea aukeratu nuen
bidea ezagutu gabe
galdetu egin gabe
besteek zer eskeiniko ote zuten
zalantzak agertzen dira
ez dira aixe eramaten
inori galdetzerik ez
inori.

Ta zer? bidea aukera dezaket.

Beraz ez esan
zer behar dudan
ondorioak nireak izango dira.
Beraz ez egin
ez galderarik
ez daukat eta erantzunik.
Bizi nahi dut




Abesti hau aukeratu dugu, guretzako adierazpen handia duelako, gure etorkizuneko bidea ondo aukeratu dezagun, inork zer egin edo pentsatu behar dugun esan gabe.
Txarto aukeratu ostean, gai izan behar gara beste modu batean bizitza ikusten, beste ikuspegi batekin. Berdin da pasatu dena, bizitzan denboraldi onak egon dira baina denboraldi onak egoteko, txarrak egotea beharrezkoa da, bestela ez dugu jakingo zer izango den ona guretzako. Leku guztietatik begiratu behar dugu, ez konformatu bide batekin, jakin behar dugula beste bateri aurre egitea.
Bide okerra hartuz gero jakin beharra dugulako atzera bueltatzen, inoiz ezin zara errenditu behar, jakin behar duzu aurrera egiten aurkezten zaizkizun arazoei aurre eginez.

Ez digute gure bizitza nahi dugun moduan bizitzen usten. Bakoitzak bere bizitzaren jabe da, inork ezin dizu esan zer egin behar duzun, pentsatu behar duzuna eta esan behar duzuna, zu izan behar zara zure ondorioen erantzule.
Pertsona guztiek eskubidea dute bere bizitza nahi duten moduan bizitzeko, muga barik, kate barik, inoren menpe egotea, adibidez: telekomunikazioetan, telebistan, egunkarietan …
Gure bizitzan hainbat bide egon daitezke, baina bat aukeratu behar, oztopoak gaindituz beti aurrera jarraitu behar. Zuk pentsatzen duzuna defendatuz, inoren pentsaerak zureak aldatu barik.
Besteek pentsatzen dutena ez zaitu influentziatu behar, zuk pentsatzen duzuna argi eduki eta zure bizitzaren ikuspuntuak ez aldatu. Baina, bide desegokia hartuz gero, zure pentsatzeko modua alda ahal duzu, eta beste bide berri bat hartu, baina beti izan behar da zure iritzien alde dagoen bidea.





Metallica-Master of puppets

















Pasioaren jokoaren amaiera.
Erortzen.
Zure auto-destrukzioaren iturria naiz
Bildurrarekin ponpatzen duten zainak
Zure hil-ordua eraikitzera gidatzen zaitut.

Daztatu eta ikusiko duzu
Gehiago nahi izando duzula
Zure helburu bakarra,
Zelan hiltzen zaitudan ikustea da.

Etor zaitez narrazi arinago
Zure jaunak esaten duena egin ezazu
Zure bizitza gero eta arinago amaitzen ari da
Zure jaunak esaten duena egin ezazu
Jauna!

Txontxongiloen jauna naiz
Zure soketatik tiraka ari naiz.
Adimena buruz behera jarriz eta ametsak zapaltzen
Itsutu egin zaitut,
ezin duzu ezer ikusi.
Nire izena esan ezazu bakarrik,
Garrasika entzungo zaitut eta.
Jauna! Jauna!

Josi ezazu bidea, inoiz ez zara saldua izango
heriotzaren bizitza argiago bihurtzen
Minaren monopolioa, sufrimentuzko rituala
Zure gosaria txikitu ispilu batean

Daztatu eta ikusiko duzu ….

Jabe, Jabe
Non daude jarraitu ditudan ametsak?
Jabe, jabe
Bakarrik promes egin zenidan gezurrak
Barrea, barrea
Entzuten eta ikusten dudan bakarra barrea da
Barrea, barrea
Nire negarraz barre egiten

Infernua merezi du, bizileku naturala
Bakarrik arrazoirik gabeko bertso bat
Amanera gabeko labirintoa, zenbatutako egunetan hondoratuta
Orain zure bizitza denboraldia baxuan dago
Neregantuko dut ….
Hil egitera lagunduko zaitut
Zugatik igaroko dut
Orain ere kontrolatzen zaitut
Etor zaitez narrazika…..


Kontrola
Guztiok kontrolpean bizi gara. Gure bizitzaren zehar beti dago norbait gu kontrolatu nahi duena, gobernutik lagun batera arte. Nahiz eta munduko pertsona garrantzitsuenetariko bat izan, ez du esan nahi zuk kontrolatu ez duenik.


T Txikitatik hasten dira gu kontrolatzen, esaten digute nola joan, nora joan, norekin egon, norekin ez egon, … eta guk beti kasu egin behar d ugu, ez dugu pentsatu behar, haiek pentsatzen dute gu gatik edo bestela zigortzen gaituzte beraiek esan dutena ez egiteagatik. Handiagoak garenean eta eskola hasten dugunean, irakasleak hasten dira kontrolatzen. Arauak , arauak eta arauak bakarrik hori dakite esaten, “ezin duzue hau egin eta hori ere ez , eta ezta pentzatu ere hau egiteaz edo bestela zigortuta”, horrela pasatzen ditugu gure 15 urteak eskolan. Nahiz eta eskola amaitu eta 18 urte eduki, kontrolpean jarraituko dugu gure bizitza osoan zehar gobernuaren partetik nahiz lagun baten partetik. Gobernuak behin eta berriro dago legeak inposatzen eta gauzak izkutatzen, inoiz ez dute Egia esaten, beti dadude gezurretan eta guk sinesten ditugu. Lagunak ere kontrolatzen gaituzte, nora joaten esaten, norekin egoten esaten, … Bakoitza bere titiritero partikularra du, k Kristauek: jainkoa, drogazaleak: droga, ikasleak: irakasleak eta gurasoak, … Bakarrik izango gara libre gure kabuz pentsatzen hasten garenean, baina batzuk ez dira inoiz beraien kabuz pentsatzen ausartuko.


H Hitz gutzitan esanda, bizitza osoan norbait kontrolatuko gaitu, kontrola ezin bestekoa da, baina neurri batean.Ezin dugu bizitza osoa eman nor bait esaten duena egiten bidezkoa ez delako. Baina kontrolik gabe seguruenik, mundua ez zen existituko.Kontrola ezinbestekoa da, baina no rk jjartzen ditu mugak?



Julen Arruabarrena eta Raquel Pereda

==




GOGO ETA GORPUTZAREN ZILBOR HESTEAK

Abeslaria : Mikel Laboa

zxx
Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko. Adizu, ama badakizu sortze berean zuri gorputzez lotzen ninduen zilbor-hestea sendagileak nola eten zuen. Lehenengo eten beharra izan zen: bizitzaren bizitzeko lehen legea. Haurtzaroan titia eman zenidan, mutil-zaroan eskoletara bidali bizitzarako armak hartzearren. Dena eskertzen dizut duen balore guztian, nik ahal dutan neurrian nainan, gaztaroan amatxo maite! Ohar zaitezte benetan maite nauzun ama izan nahi baduzu eta nik zu maitatzea, ni naizena nik izatea nahi dutana izatera utzi behar nauzula, hau baita bide bakarra biok alkar sanoki maitatzeko, biok alkar osoki eta betikoz maitatzeko, zuk zure nortasunaz, nik nereaz, zuk zure nortasunaz, nik nereaz. Ama! Eten dezagun lehen gorputzarena bezela orain, gogoaren zilbor-hestea. Ama! Gogoaren zilbor-hestea.1. KATEAK: Bizitzeko bi kate daude, eta askatasunera heltzeko biak hautsi behar dira.2.FISIKOA edo FISIOLOGIKOA: Bizi ahal izateko ezinbestekoa da, gorputzarekin amari lotzen zaituen katea apurtzea.3. BURUJABETASUNA: Bakoitzak bere erabaki propioak hartzea, inork ezer esan gabe.KATE KULTURALA- IKASIA: Hau dena kontutan hartuta esan genezake, abesti hau, ama beharrezkoa delako eta berari lotzen gaituen kateak apurtu behar direlako, aukeratu dugula, hori jakitea beharrezkoa baita zure askatasunera heltzeko.GURE BIZITZA: AMA !HAUSNARKETA FILOSOFIKOAAma, bizitza ematen digun gizakia dela esan genezake, eta gainera hezi egiten gaituena.Amari bi kate garrantzitsu lotzen gaitu.Berarekin lotzen gaituen kateetako bat apurtzean, beste kate bat sortzen da, berari lotzen gaituena eta erabakiak hartzera mugatzen gaituena.Askatasunerako pausua eman eta amarekin lotzen zaituen katea apurtzean, zure bideari ekingo diozu, bakoitzaren bidea hartzeaeta beraz,kateak apurtzea, zoriontasunaren zati bat ere baita.Ume batek, amaren maitasuna behar du; bere babesa,aholkuak, jarrai-bideak... horiek guztiak ezinbestekoak dira ume batentzat.Txikitan dituzun arazoen konponbidea aurkitzen dizu amak, baina nagusitan, kate hori apurtzen doan heinean, bere laguntza besterik ez duzu izango arazo horiei aurre egin ahal izateko.Denek izaten ditugu haserraldiak amarekin, baina biak lotzen gaituen kate horri esker eta bion artean dagoen maitasunarekin, aurrera egitea lortzen da.Milaka modutan eskertu ahal genuke berak gugatik egindakoa, baina, ezer berak bizitza emanarekin alderatuta; gainera, elikatu, hezi eta etorkizunean hasiko dugun bidea ongi prest usten digu.Bakoitza bere nortasunarekin, baina biak errespetagarriak. Kateak apurtzean amaifilo deja de fumar puros con venas, ama ez da desagertuko, zure ama izaten jarraituko baitu, baina askatasun handiagoa izango duzu.Egileak: AINHOA U. eta IERA P.


POTATO
ALGO FALLA


17100513 naiz
Gaur 9aren 8aren 4a da
7. zonaldeko 121ean bizi naiz
20.ari 11 10 ezan diot
Baina lehenedabiziz zerua ikusi nuen
eta 1000 zenbaki izotzetik laban egiten dute
Ni giza robota
Logika nire itsasargia da
Nire oroimenean bilatzen dut
Badakit ez duela ezertarako balio
Zerbait txarto dabil, zerbait txarto dabil,
Txarto txarto txarto
Hau ez da digitala
Txarto txarto txarto
Nola funtzionatzen du maitasun normalak
txarto txarto
30 ofizinan lan egiten dut
4. nitxoa 5. pisua behe solairua
9etatik 1:30 eta 7rarte pantailen artean
Adimen hotzak lerroak txinparka
Hiru dimentsiok egunero eraldatzen ditut
Mundu perfektu binarioan
Ni giza robota
Logika nire itsasargia da
Nire oroimenean bilatzen dut
Badakit ez duela ezertarako balio
Zerbait txarto dabil, zerbait txarto dabil,
Txarto txarto txarto
Hau ez da digitala
Txarto txarto txarto
Nola funtzionatzen du maitasun normalak
Txarto txarto
Hiru dimentsiok egunero eraldatzen ditut
Mundu perfektu binarioan
Ni giza robota
Logika nire itsasargia da
Nire oroimenean bilatzen dut
Badakit ez duela ezertarako balio
Zerbait txarto dabil, zerbait txarto dabil,
Txarto txarto txarto
Hau ez da digitala
Txarto txarto txarto
Nola funtzionatzen du maitasun normalak
Txarto txarto





LOGIKAREN ESKLABUAK

Gizakion bizia ez da zenbakiez osatzen, ez gara robotak, sentimenduak ditugu eta sentimenduak dira makinetatik bereizten gaituztenak, halaber, pertsona bakoitza desberdinak gara gure artean eta hainbat aburu eta pentsamendu ezberdin ditugu.Abesti honek pentsamendu arrazionalari kritika egiten dio


Zenbakiak ziurrak dira, bizitza berriz ez, ziurgabetasun hori da arazoak sortzen gaituena eta egunero arazo horiei soluzioa bilatu beharra sortzen diguna. Hori da bizitza, bizitzaren zentzua aniztasuna eta ezagutzen ez duzun bidea da, bizitza ustekabe eta sorpresarik gabe ez zen bizitza izango. Mundua leku zehatz eta ziurra balitz, dena ezagutuko genuke, eta bizitzak bere zentzua galduko luke, hau da, bizitza gauza berriak ikustean, sentitzean eta pentsatzean datza, bizitza mundutik paseo bat da ezagutzen ez dugun bide batetik.

Logika eta koherentzia ez dira beti egoten edo egongo. Momentu horietan gure benetako izaera azaltzen da, ez duzunean eskema bat jarraitzeko, ziurgabetasunaren aurrean zer egin edo ez egin, zer sinestu edo ez sinestu.

Platonek zioen “ustean bizi banaiz esklabo izango naiz”, eta horregatik arrazoiarekin pentsatu behar dela eta gauza ziurretan oinarritu behar garela.

Baina Potatok dioenez logika eta ziurtasunaren esklabo izatera hel gaitezke.