BERRI TXARRAK - Iritsi

...eta bizitzaren zentzua
aurkitzeko bide horretan
heriotzaren zentzuak
eskuaz agurtu zuen

...eta ulertu zuen dena
gezur sinesgarri bat zela,
inoiz inor engainatzeko
gai izango ez zen gezur bat

...eta bizitzaren zentzua
ulertzeko bide horretan
heriotzaren zentzuak
eskuaz agurtu zuen

...eta liburu bat idazteko
zuen ideiaz ez zuen inork
sekula ezer ere jakin,
sekula ezer ere galdegin

...ta agian noizbait eman asmoz gordetako
muxu guztiak lurretik sakabanatu ziren
eta ez zen bere zitara iritsi

begiak itxita
betiko galdera
ZER GEHIAGO EGIN NEZAKEEN?
begiak itxita
betiko...

...ta agian noizbait eman asmoz gordetako
muxu guztiak lurretik sakabanatu ziren
eta ez zen bere zitara iritsi
eta lurretik sakabanatu ziren muxuak
ez ziren iritsi
iritsi.

ARAZOAK

A – Bakoitzak bere bizitza era batera bideratzen du, hau da, bakoitzak bere bizitzari zentzu desberdin bat ematen dio. Adibidez, dirurik gabeko pertsona batek, lan egiteko helburua izango du, bizi ahal izateko eta dirudun batek, ordez, ez du dirurik bilatuko.
B – Heriotzaren zentzuak oso erlatiboak dira, bakoitza gauza bat pentsa dezake heriotzari buruz hala nola, hiltzeko jaio garela, hil ondoren beste bizitza bat dugula eta izandako lehenengo bizitza ikasteko dela etab.
C – Batentzat gezur bat dena beste batentzat agian ez da izango horregatik erlazionatzen ditu gezurrak eta engainuak. Adibidez, gurasoekin hitz egitean leku batera zoazela esaten duzu baina gezurra denez, engainatzen zaude.
D – Bizitzaren zentzuak desberdinak dira, bakoitzak bere bizitzari zentzu bat emango dio baina ez ditu besteen zentzuak ulertuko.
E – Bakoitzak gure ideiak ditugu eta agian beste batzuek ez dituzte ulertuko, eta kontatzen ez baditugu ez du inork jakingo besteen iritziak.
F – Bitan agertzen den esaldi honekin uste dugu esan nahi duela bizitzaren aukerak behin bakarrik gertatzen direla eta ezin ditugula utzi pasatzen gero damutuko garelako.
G – ZER GEHIAGO EGIN NEZAKEEN ? aukeratu dugu arazo nagusitzat. Beste arazo guztiak horrekin zerikusia baitutelako. Izan ere, bizitzaren zentzuak, heriotzaren zentzuak, gezurrak , engainuak, ideiak eta aukeren erantzunak lortzeko beti zerbait gehiago egin behar delako.

ZERGATIK AUKERATU DUGU ABESTI HAU ?

Guk abesti hau aukeratu dugu bizitza nolakoa den azaltzen duelako arazo filosofikoen bitartez. Bertan esaten digu nola bizitzaren zentzua bilatzen dugunean gezurrak eta engainuak topatuko ditugun, baina, hala ere, aurrera jarraitu behar dugun, topatutako bizitza eta heriotzaren zentzuak ulertuz eta aukerak aprobetxatuz.

PENTSATUTAKOA EGITEN DUZU, EDO EGINDAKOA PENTSATZEN DUZU ?

Ez gara gai guk garena ulertzeko, inork ebatzi ez dakien enigma gara.


Zer gehiago egin nezakeen bizitzaren eta heriotzaren zentzuak ulertzeko?

Bakoitzak bere bizitza, zentzuak bilatzen ematen du, zergatik jaio, bizi eta hil egiten den erantzuteko. Bizitza den bide horretan konturatzen da bazekien guztia errealitatean gezur bat dela, izan ere, guztiok ez dugu berdin pentsatzen, eta bakoitzak besteak esaten duena engainu moduan hartzen du, bere pentsamenduetan barneratua bizi delako. Bizitzaren zentzua noizbait ulertzeko benetan bizi behar dugu, ez geure burua zigortu iraganean txarto egindakoarekin edo geroaldian txarto egin dezakegunarekin. Aukerak aprobetxatu behar ditugu behin bakarrik gertatzen direlako gauzak, onerako edo txarrerako, eta behin denbora hori pasata damutu ahal gaitekeelako ez aprobetxatuz gero. Pertsonak nahikariak gara berez, eta behin eta berriz bilatzen dugu zerbait benetan zoriontsu izateko.

Bizitza bide oso luze bat da, zeinean erabaki behar dugu zeintzuk diren bide zuzenak, jarraitu beharreko bideak, non ikasi behar dugun engainuetatik eta geure okerretatik.


ITSASNE HERRERO eta SUSANA ORTIZ






BIZITZAKO ZIKLOA

Mundura etorri ginen egunetik
eta eguzkiaren izpiek itsutzen gaituzte.

Non besteak ez dabe ikusten,
Gehiago begiratzeko dago,
amets egin baino,lortu behar dugu.

Altzor gehiago dagoz
aurkitu daikegunak baino.

Eta eguzkiaren babesean
bere argia eta beroarekin
guztiok ikasi behar dugu elkarrekin bizitzera.

Amaiera gabeko ziklo batean.
Guztia osatzen dauana.
Eta bakarrik egon arren,
bilatu behar dogu.
Eta horrela aurkitu
gure ondare handia.
Zikloan,
amaiera gabeko zikloan.

-Lehoi Erregea,Disney.
ARAZOEN AZALPEN LABURRA
-Amets egin baino lehen,lortu:Nahi duzuna lortu behar duzu saiatuz,ez amets eginez.
Amets egin dezakezu zoriontsuagoa izateko baina nahi ditutzun gauzak saiatuz lortuko
dituzu,hori baita mundu erreala.
-Gure artean bizitzen jakitea:Bilatu behar duzu ingurugirorik hoberena,ondo dauden
gauzak egiteko eta ingurugiroa ona bada zure bizitza hobeto izango zaizulako.Gure
giroak asko laguntzen digu.

-Bizitzako zikloa bilatu:Bakoitzak bilatu behar du bere bizitzan zer egin nahi duen eta
zer izan nahi duen.
ZERGAITIK AUKERATU DOGU ABESTI HAU
Abesti honetan denok bizi behar dogun arazo filosofikoak agertzen dira. Horrez gain gu
identifikatuta sentitzen gara abestiko arazoekin eta pentsatzen dugu arazo honek
interesgarriak direla gure gaur egungo gizarterako.
Abesti hau,haurtzaroan entzun dogun abesti bat da,eta orain,gazteak garenez,abestia
ulertu ahal dogu eta esan dezakegu agiri filosofikoak dauzkala.
AUKERATU DOGUN ARAZOA
Helburu bat lortzeko edozer egin daikegu? Helburu bat,lortu nahi dozun edozer da,
beraz,zer nahi dozun aukeratu behar dozu.Aukeratze hau zure kabuz egin behar dozu,
zuk aukeratu behar dozu; Gizakiok duintasuna daukagulako.Kantek zion bezala:
<<Gu geu gara gure buruaren jabe>>(AUTONOMIA SAPERE AUDE),inork ez dau gure ordez pentsatu behar,inork ez dakielako gu baino hobeto zer nahi dugun.
Gure helburuak betetzerakoan gure printzipioetara jotzen dugu,bertan arazoak sortu
daitekez; Jende guztia ez dabez printzipio berdinak.Beraz,badaude batzuk haien
Helburua bete ahal izateko besteak zapalduko dabez.
Helburu hauek ez dira errezak lortzeko,alde batetik,zugan sinestu behar dozulako
eta beste aldetik ahaleginak egin behar dozuelako,ez dau balio bakarrik amets
egiteak.Amets egiteak mundu irreal batera bidaltzen gaitu eta ondorioz guk geuk
gure buruari mina sorrarazten deritsogu,errealitatearen kontra jotzen dogulako.
Beraz gure helburuetan sinestu behar dogu eta aldi berean oinak lurrean izan behar
doguz baina ametsak ahaztu gabe,hala ere helburuak lortzeko edozer egin daikegu?
-Zuhaitz Barriuso
-Kevin Gonzalez




Ane Navalón eta Ainhoa Iurrebaso

Apaingarriek ez zaitzatela zure irria eskutatu
fardelak zure hegoak zamatu ez ditzala1
egutegia presarekin ez etortzea1
hiztegiak hitzak geldi ditzala,1
persienek egusentia zuzendu dezatela,1
nahiak ahalmenaren borroka irabaz dezala,
itxaroten dauenek ez ditzatela orduak kontatu,

Hiltzaileak beldurrez hiltzea,
munduko amaierak dantzatzen harrapa zaitzala,1
estenarioak nire ileurdina tintatzea,1
inoiz ez jakitea ez nola, ez noiz,1
ezta 100 hegan egiten, ez atzo ez bihar,1
bihotza modan egoteari ez uztea,
udazkenak zure azala urreztatzea,
gau guztiak hezkontza gauak izatea,1
ez ipintzea eztizko ilargia,1
gau guztiak hezkontza gauak izatea,1
Ilargi guztiak eztizko ilargiak izatea,1
egiek konplexurik ez eukitzea,2
gezurrek gezurren antza izatea,2
Ispiluek arrazoia ez ematea,2
Begiratzen duzuna begiratzea merezitzea,2
Zu babesik Gabe ez gelditzea
afari bakoitza zure azken afaria izatea,1
Ausardsia hain garestiaez izatea,2
Koldarkeriak ez merezitzea,2
ez zaitzatela erosi ezer baino gutxiagogatik,
Arantzarik gabeko maitasunik ez saltzea,2
Maitagarrien kontakizunekin ez zaitzatela lokartu,2
Eskinako taberna ez diezazutela kendu.2
bihotza modan egoteari ez uztea,
udazkenek zure azala urreztatzea,
gau guztiak hezkontza gauak izatea,1
ez ipintzea eztizko ilargia,1
gau guztiak hezkontza gauak izatea,1
Ilargi guztiak eztizko ilargiak izatea1

Arazoak:bi arazo edo gai nagusi daude abesti honetan: carpe diem eta iruzurra.

1) Carpe Diem:bizi ezazu momentua, momentu bakoitza disfrutatuz eta heriotzari bildurrik izan gabe.

2) Iruzurra edo engainua: ez bizi iruzur baten barnean, ausart zaitez zure kabuz pentsatzen eta horrela inork ez dizu ziria sartuko. Askotan gezur bat ez delako pertsona batek momentu jakin batean esaten dizun txorakeria, baizik eta baliteke zure bizitza iruzur handi baten barruan egotea eta zu ez konturatzea


Zergaitik aukeratu dugu abesti hau?

Gure lehenengo aukeren artean izan ez arren ondoren irakasleak gomendatu egin zigun eta oso abesti egokia zela ikusi genuen. Gi gai jorratzen dituelako eta gainera gaiak pentsatzera eta bizitzera animatzen duelako aukeratu dugu.


Bizirik senti zaitez eta pentsatu!


Kantuak jakitera eta pentsatzera animatzen gaitu horrela arrazoizko personak izan gaitezen.
Gizakiaren ezaugarrietako bat arrazionala izatea da, baina arrazionala izateko mundu ulergarria hartu behar dugu kontuan. Arrazoia lortzeko guk bakarrik pentsatu behar dugu, ikusten eta entzuten dugunaz gehiegi fidatu gabe. Zergaitik fidatuko gara besteek esaten dutenaz?
Arrazoiaren bitartez egia lortuko dugu, baina egia bakarra edo anitza al da?
Bakarra izan daiteke, Sokratesek esaten zuen bezela. Baina sinistuko al dugu hori? Bakarra bada zer da?
Egia guztiz arrazionala al da? Egiaren bitartez ongia zer den jakin dezakegu.
Baina egia anitza bada? Subjetiboa izan beharko du, bakoitzak bere ikuspuntutik bere egia izango duelako. Beraz ongia ere subjetiboa izango da, bakoitzarentzat ona dena gauza bat izango delako.
Egia bakarra edo anitza den jakin ez arren, argi dagoena da oso zaila dela kanpora ateratzea, baina oso ausartak izan behar gara eta besteek gutaz zer pentsatuko duten alde batera utzi behar dugu, horrek ez baitu garrantzirik.

Mundu perfektua ez da existitzen! Hori da argi dugun bakarra, beraz ez sinistu minik gabeko mundua egin dezakegula, denontzako ongia zaila baita aurkitzen. Baina ala eta guztiz ere, honekin bizitzen jakin behar dugu. Ezer ez inor ez da perfektua, baina zoriontsu bizi gaitezke gauza ez perfektuekin eta hauen akatsekin. Beraz ez pentsatu mundua eta bizitza perfektuak izan behar direnik, horrela zure burua engainatu besterik ez duzulako egiten. Onartu, bizitza gauza onez eta txarrez sortua dagoe. Bilatu behar dugun bakarra zoriontasuna eta bizi poza dira, horretarako jaio baikara.
Eta zoriontsu izan bazara ez diozu beldurrik izango heriotzari, egin nahi edo behar zenuen guztia eginda izango duzulako.

Ondorioa:

Sokratesen eta Platonen egia bakarra zalantzan gartzen dugu.
Beraz, ausart zaitez zure kabuz pentsatzen eta ez ezazu utzi inork engainatzea, mundura etorri baitzara zoriontasuna lortzeko eta bizitzeko, ez bizitza iruzurra izateko.

Garbiñe Exposito eta Aintzane san juan

Pinotxo

haririk gabe mugitzen badakit

ni ibili Naiteke

Eta korrika egin baita ere

baneuzkan eta galdu nituen

Askea naiz(1) eta zoriontsu naiz(2)

lilu-lari-lala,

Inork ez nau manipulatzen(3)

gora askatasuna(1)

Hau da bizitza ,hau!

haririk gabe ibiltzen badakit(1)

baita ere korrika egin eta dantzatu(1)

haiek badauzkate eta nik ez ,

Ez dago ni bezalako beste bat.

haririk gabe zuk ni gustatu

Nik zu maite, nik zu maite

Iajaja bai ala ez

Zurekin noa ni(3)

ez daukazu haririk gutxi gora behera,

zuk dakizu u lala egiten

nik badauzkat baina gure artean

Nik zurekin joan nahi dut

Volgatik nator ni

Errusiako noblea naiz ,

Zar batek ni maite nau(3)

Baina nik zu maite(3).

· Askatasuna (1).

· Zoriontasuna (2).

· Manipulazioa (3).



Arazoak.

Askatasuna: Normalean askatasunari buruzko ideiak asko kontrajartzen dira, batzuek pentsatzen dute gaur egun garatutako herrialdeetan bizi garenok askeak garela, baina, legeak daudenez ez zara askea ,ezin baituzu egin zuk nahi dituzun gauza guztiak.Jende asko eta asko dago askatasunaren bila, baina, gure ustez, ez da existitzen askatasun osorik.

Adibidez, abesti honetan askea sentitzen da, berarentzat ez dira jada existitzen beraren askatasuna ezinezkoa egiten zuten hariek.

Zoriontasuna: Zoriontasuna, hitz erlatiboa da, bakoitzak modu baten ikusten du berarentzat zer den zoriontasuna. Gure ustez benetako zoriontasuna ez da inoiz lortzen, behar bat asetzen duzunean beste berri bat sortzen baita.

Adibidez, abesti honetan Pinotxo zoriontsua sentitzen da, beraz, berarentzat zoriontasuna existitzen da,eta berarentzat airik gabe bizitzea da.

Manipulazioa: Pertsona batzuk gustuko dute beste pertsonak manipulatzea, eta arazoa dator pertsona hauek errazak direnean manipulatzeko. honekin batera “gezurra” da.

Adibidez, abesti honetan pinotxo manipulatuta dago baina berak ez da konturatzen.

Zergatik aukeratu dugu abesti hau?

Abesti hau aukeratu dugu txikititaki gustu izan dugulako eta horrez gain, erraz egin zaigulako arazoak aurkitzerako orduan, arazo oso inportante eta egunerokoak aurkezten dira. gure ustez manipulazioa eta gezurra oso injustua egiten zaigu eta pentsatzen dugulako beti aurrez joan behar delako eta.

Manipulazioa geure gizartea

Naiz eta gaurko gizartean lehen baino gauza hobeagoak eta errazagoak izanda, gehienek bizitzeko aukera hobeagoak ditugun arren, badaude pertzona batzuk besteak manipulatzen jarraitzen dutenak, gehienetan pertzona ahulenak dira manipulatuak,bestalde, manipulatzaileak pertzona kultura eta ekonomia aldetik txartoen ibiltzen direnak dira.Manipulatuta izaten dena, beste batek esaten dionaren menpean egoten da, eta ez dauka edo ez diote uzten berak bere baitatik, pentsamendu libre bat izateko aukera.pinotxo pelikulan, ondo adierazten da, nola zirkuaren jabea pinotxo artzen du.Gerta daiteke norbait manipulatuta izatea baina berak ez konturatzea, eta konturatu orduko,berandu izatea, eta arazo hori saieterakoan, arazo larriak izatea aukera hori ez onartzean.

Manipulatzaileak,boterea duela edo besteak baino hobeagoa dela pentsamendua dauka,eta horregatik bere intereserako erabiltzen du bestearen ahultasuna edo izaera falta. honelako pertzonak,nahi duena da,bere beharrak asetzea, baina inolako esfortzua egin barik, hau da, besteak egitea bea egin baino.

Pelikulan bezala, zirkuaren jabea dirua irabazi nahi du, baina, lan egin behar duena hori lotzeko, pinotxo da jendearen aurrean dantzatzen eta abesten, duena, ezer ez jazotzen.Manipulazio mota guztiak, gezur batekin lotuak daude,ea kasu gehienetan.Gezurra gaurko arazo larria eta egunerokoa bihurtu da,zerbait lortzeko edo zerbait ezkutatzeko erabiltzen da, eta momentu horretan ez da pentsatzen nori egiten diozu mina edo sufritu ahal duena zure gazuraren ondorioz,Txikitatik esan digute gezurrak esatea txarto daudela, etxean naiz gizartean. eta bide onenera bideratzen saiatzen dira.Kasu honetan pinotxori etorkizun aberatsa eta famatua baieztatzen diote, eta gezur horrekin,berarentzat lan egitea lortzen du.

Bai manipulazioa eta bai gezurra gure ustez ez dira bide onena, momentu batera ailegatuko da, dena txarto bukatzera eramango zaituena, eta azkenean, bakarrik geatuko zara,bizitza berria egin dezakezu, bai, baina ez da inoz berdina izango, besteek zugan konfiantza galdu dutelako.

AITORMENA - HERTZAINAK



AMAIA PALENCIA ETA SARA SUAREZ





1- (Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsakgara
Barearen ostean dator ekaitza
Udaberri berririk ez guretzat
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan giñana
rutinaren morroiak bihurtu gara)
2- (laztana lehen baino
lehen aska gaitzetan.)

1-(Ohartu gabe arrunt bilakatuta
Ohartu gabe heldu gara mugara
Mundua jautsi zaigu gainera)
2-(maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.)

2- (Ez dakigu non dagoen hoberena
Bila dezagun beste lekuetan)
1-(Ba, zin dagizut ez dizudala
inoiz gezurrik esan eta)
3-(zaude zihur ezin izango
zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut izan zarela
ene bizitzaren onena)
2 -(baina orain, maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.)


1: Egia
2: Ausardia
3: Maitasuna


Abesti honetan hainbat gai nagusi agertzen dira: maitasuna, egia, beldurra,rutinaren morrontza,arrunta izatea,zentzu falta eta gizakiaren irudia.

- Maitasuna: Nahiz eta abestian bere bikotearekiko duen maitasunaz mintzatzen duen, beste hainbat gauza izan daitezke “ maitia” hitza ordezkatu dezaketena. Hala nola, lana, lagunak, herria. Kasu honetan, bere bikotearekiko zuen amodioa adibidetzat jarriz, era desberdinetan maite ahal dela dio, maitasuna bizi balioa delako: “ aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena”, baina ez da bikote moduan bizitzen jarraitzeko modukoa.

- Egia: Abestian zehar egia esatera ausartu behar garela dio nahiz eta mingarria izan daitekeen. Gure benetako sentimenduak onartu behar ditugu, horregatik, banatzea aukera onena dela aitortzen du, rutinaren morroi bihurtu direlako eta maitasunaren mugara heldu direlako. Horregaitik, “mundua jautsi zaigu gainera” esatean, errealitatea zein den konturatzen da. Azken finean izaki hutsak gara” esaldian, gizakiak aldakorrak eta inperfektuak garela adierazten digu. D. Hala ere, nahiz eta bikote moduan maite ez duen, lagun moduan maitatuko duela adierazi nahi digu.

- Ausardia: Nahiz eta esaldietan argi ez agertu egia esatera eta benetan egin nahi duguna egitera beldurrik ez dugula izan behar dio. Koldarkerian egokitutak gaudenez, bizitza bizitzeko eta maitatzeko ausardia falta dugula adierazten du "rutinaren morroi bihurtu gara, laztana lehen baino lehen aska gaitazan" esaldian. "Ez dakigu non dagoen hoberena, bila dezagun beste lekuetan" esaldian adierazten duen moduan ez dugu beldurrik izan behar hoberena zela pentsatazen genuenaz banatzeaz, bidean, zerbait berria eta hobea izan daitekeena aurki dezakegulako, bilatuz gero. Batzuetan, lasaitasunez hartu behar den erabaki bat hartzea oso zaila egiten zaigu, kanpokoek esango dutena inportatzen zaigulako.


Zergaitik aukeratu dugu abesti hau?

Alde batetik, abesti hau aukeratu dugu bizitzan guztioi gertatu ahal zaigun egoera bat deskribatzen duelako, hau da, maite genuen zerbaitetik askatu beharra. Eta bestetik, lan hau egiteko gai filosofiko interesgarriak agertzen direlako.
Maitasunaz egunero hitz egiten dugu baina, egiaz eta ausardiaz hitz egitera ez gara ausartzen, zer esan edo pentsatuko duten beldur garelako eta lan hau aukera ona iruditu zaigu gau hauetaz mintzatzeko.


EZ ITXI BIHOTZA MAITASUNARI

Maitemintzera beldur izan dezakezu, gezurrak esan, engainatuta sentitu eta ondorioz, sufritu dezakezulako. Baina, utzi ezazu amodioa azaltzen,
haren alde borrokatuz, gero inoiz sentitu ez dituzun gauzak sentitu ahal izango dituzu eta ez zara damutuko, hainbat sentimendu berri aurkituko dituzulako. Beraz, zergaitik ez ausartu?

Egia da maitasunari beldur izateko hainbat arrazoi daudela, adibidez: laguna, bikotea edo senide bat gutaz aldentzen denean kristolako tristura sentitzen dugu gure barruan. Baina maitasunak mina dakar,maite dugun jendea gure ondotik aldentzen delako, heriotzagaitik edo beste hainbat arrazoiengatik. Horrek gugan duen eragina oso nabarmena da, gure bizitzan orain eta geroaren artean etena bat markatzen duelako.

Horietako beste arrazoi bat infidelitatea eta horrek dakarren sufrimendua da. Engainatuta sentitu ondoren zugan daukazun konfidantza galdu ahal duzu, berriro maitatzeko beldurra izan dezakezu eta bikote berria izanez gero ez duzu beragan konfidantza osoa izango, lehenago sufritu duzunak eragin asko izan duelako maitasuna ikusteko eran.

Hau irakurri ondoren, maitasuna bakarrik sufritzea dela dirudi, baina ez da horrela. Pertsona bat maitatzeak berarengan konfidantza izatea eta berarekin zaudenean zure bizitzako momentu alaienetarikoak igarotzea dakar. Bera izango da zure lehentasun nagusia eta berarekin egoteagaitik ez zaizu axola lehen egiten zenuen gauza batzuk egiteari uztea izango. Horren truke, besarkadak, lastanak, musuak, ulerkortasuna, munduko pertsonarik bereziena zarela sentitzea, aurpegian beti irribarre bat edukitzea eta beste hainbat gauza on lortzen dituzu.

Beraz, maitasunak alde onak eta alde txarrak izan arren, gauza guztiak positiboki begiratu behar direnez, hain onak ez diren gauzak alde batera utzi eta maitatzera ausartu behar gara , gauza ederrak sentiarazten dizkigun pertsona aurkitzeak benetan merezi duelako.


IMAGINE - JOHN LENNONIZASKUN URIARTE & JANIRE RIOBELLO




Imagina ezazu ez dagoela Paradisurik
erreza da saiatzen bazara A
Infernurik ez gure azpian
gure gainean bakarrik zerua (fisikoa).

Imagina ezazu jende guztia
gaurkorako bizitzen B
Imagina ezazu ez daudela herrialderik
ez da zaila egiteko.
Ezer ez erailtzeko edo hiltzeko, C
erlijiorik ez.

Imagina ezazu jende guztia
bizitza bakean bizitzen.
Ameslaria naizela esan dezakezu,
baina ez naiz bakarra.
Egunen batean gurekin elkartzea espero dut,
eta mundua bat izango da.

Imagina ezazu jabetzarik ez dagoela D
neure buruari galdetzen diot gai izango zaren.
Ez dago sabelkeriaren edo gosearen beharrik,
gizakiaren elkartasuna. E

Imagina ezazu jende guztia
mundu osoa erdibanatzen
Ameslaria naizela esan dezakezu F
baina ez naiz bakarra.
Egunen batean gurekin elkartzea espero dut,
eta mundua bat izango da.

ARAZOAK

A. Agian ez dago ez infernurik ez zerurik. Betidanik erlijioak irakatsi digu haietan sinesten, baina beharbada hiltzen garenean ez dago halakorik, ez bata ez bestea. Horrek, etikarekin jokatzera behartzen gaitu, hala nola. Txarto jokatzen baduzu infernura joaten zarela erakusten digute, infernura zerbait ikaragarri bezala deskribitzen dutelako. Hala ere, Lennon-ek aurkezten duen ideia berdin duela ondo edo txarra, ez zarelako joango ez bata ez bestera. Berak esan nahi duena da gure gainean, zeru materiala, fisikoa, dagoela, eta ez erlijioak aipatzen duena, Paradisua bezalakoa.

B. Bertso hauetan “Carpe diem” kontzeptua aipatzen du, hau da, momentua bizitzeko aholkua. Baina momentuaz gozatzea ez da beti ona izango, batzuetan etorkizunean ere pentsatu behar baitugu.

C. Ez dago arrazoirik erail edo hiltzeko, hau da, pertsona orok zaharra denean hil egingo da, sufrimendurik gabe, izan beharko litzateke bezala. Batzuetan, pertsona batzuk badaukate bere buruaz beste egiteko arrazoiak. Adibidez, Palestinan edo Israelen, kamikazeek bere herria laguntzeko haien buruaz beste egiten dute, hortaz aparte, hil egitean betirako zoriontasuna aurkituko dutela pentsatzen dute. Horrek ere, erlijioaren eraginaz gertatzen da. Lennon-ek bere abestiaren bitartez, bizitzaren garrantzia aurkezten digu, gure oparirik gorenena baita, eta ez legoke egon beharko arrazoirik kentzeko.

D. Gaur egungo munduan, jendeak ez du ezer elkarbanatzen, baizik eta jabetza pribatuz bizi gara. Batzuek oso ondo bizi dira beste batzuk oso txarto bizi diren bitartean, eta ez dira eskuzabalak elkarbanatzeko eta denok modu berdinean bizitzeko. Ez gara inoiz konformatzen, eta horren errua kontsumismoarena da. Gero eta gehiago edukitzeko aukera izan, gero eta gehiago nahi dugu. Hortaz aparte, behar ez ditugun gauzak erosten ditugu, publizitatearen eta enpresen eraginez.

E. Gerrak eta gatazkak egon arren, guztiok bizi izan beharko genuke herri bakar bat bezala, eta guztiok giza eskubide berdinak izan beharko genituzke. 1. eta 3. munduen kontzeptua ahantzi beharko genuke, guztion artean estatu bakarra izatea lortzeko.

F. Pertsona orok ametsak ditu. Pertsona batzuk, Lennon bezala, mundu hobe batean amesten dute, beste batzuk, ondasun gehiago izatean, lehen aipatu dugun bezala. Oro har, guztiok gara ameslariak, inork ez baitu ametsik ez izaten. Horregatik, guztiok eskubide eta baldintza sozial berdinak izan beharko genituzke.

ZERGATIK AUKERATU DUGU ABESTI HAU?

Betirako existituko diren bizitzaren arazoak aurkezten dituelako John Lennon-ek abestian, hala nola, bakea, erlijioa, kontsumismoa, “carpe diem” kontzeptua, ametsak, pertsona bakoitzaren bizi-maila eta giza eskubideak. Bere mundu idealarekin amesten du, eta hori da munduan lortu behar genukeena. Bere ikuspuntu hippia kontuan hartuz, bere nahiak askatasun osoz azaltzen ditu, eta mundu osoari erakusten dizkio, garai hartan bera internazionalki ezaguna baitzen, eta bazekien abestien bidez bere sentimenduak azalduz, jendeak arreta ipiniko ziola. “Imagine” ez da bakarrik abesti hutsa, baizik eta bizitza oso baten esperientzia eta mundua aldatzeko helburu bakarra, bakea lortzeko aldarrikapena.

MUNDU IDEALA

Nolakoa izan beharko litzateke mundu ideala? Saiatuko bagina, lortu ahal izango genuke mundu perfektuan bizitzea? Ba al dago benetan gure mundua hobetzeko aukerarik?

John Lennon-ek Imagine abestian azaltzen duen bezala, mundu ideala harmoniaz eta berdintasunez beteta dago, non ez dago desberdintasun sozialik, ezta erlijio gudarik, ezta kontsumismorik. Ziur aski, pertsona orok amesten du mundu ideal batekin, baina inoiz ez dugu ahaleginak egiten mundu hori lortzeko.

Guztiok mundu ideal batekin amesten badugu, amesteari utzi beharko genioke, errealitatean bihurtzeko. Hirugarren munduari buruz hitz egiten dugunean, burura etortzen zaigun lehenengo gauza pobrezia da. Badakigu, laguntza eskainiko bagenie mundu hobeago batean biziko liratekeela, hala ere, gehiengoak ez du ezer egiten pobrezia desagerrarazten laguntzeko. Ezinezkoa izango litzateke munduko pobreziarekin amaitzea, adibidez, dirudun guztiek diru laguntzen bidez, hirugarren mundua lagunduko balute, hirugarren munduan bizi den jendearen bizi maila aberastuko zen. Janari gehiago edukiko lukete, eskola berriak eraikitzean, hezkuntzarako bidea irekiko zen ere, eta ur garbia izango zuten.

Munduko potentziarik handiena izateko norgehiagokak egon arren, nazio guztiek bakarra izango balira bezala jokatu beharko lukete. Horrela, gudak eta gatazkak geldiaraziko genituzke, eta lehen aipatutako pobreziak ere aldaketa handia sufrituko luke. Adibidez, 2004ko Irakeko gudan, milaka pertsona erail zituzten dirua zela medio. Bai Estatu Batuen bai Ekialde Erdiaren zekenkeriagatik ere guda piztu zen, petrolioa eskuratu nahi zutelako era horretan diru kopuru itzelak lortuko zituztelako. Akordio batera ailegatu izan balira, hildako familia horiek guztiak gaur egun bizirik iraungo lirateke.

Eskubide eta baldintza sozialetan murgilduz, gaur egun desberdintasun handia dagoela pertsonen artean aurkituko dugu. Mundua nola dagoen bananduta, nola batzuk gehiegi daukaten, eta beste batzuk, berriz, hain gutxi. John Lennon-ek nahi duena da elkartasunaren bidez, erdi puntura iristea, hau da, desberdintasun gutxiago egotea klase sozialen artean.

Laburbilduz, gure nahia da gaur egungo jendearen jokabidea kritikatzea. Mundu idealarekin amesten badugu, zergatik ez gara saiatzen mundu hori lortzera? Guztiok dohainak eta akatsak dauzkagu, gizakiak baikara, eta horregatik guztion artean mundu hobe bat lortzeko ahaleginak egin beharko genituzke. Dirudienez, pertsonek dohain baino akats gehiago dauzkagu, bestela mundu ideal hori lortzen saiatuko ginateke mila aldiz, gure helburua lortu arte.

* * * * * *



Munduari begiratzeko modu bat








Abestia:


Munduari begiratzeko modu bat,(Lehen arazoa)

laguntzarrekin kantatzeko modu bat,

horman eguzkia hartzeko modu bat,

itxaroten jakiteko modu bat.

Pagoak ukitzeko modu bat,

azalak irakurtzeko modu bat,

hego-haizea usaintzeko modu bat,

autoan negar egiteko modu bat. (Bigarren arazoa)

Ez onena agian,

ez ederrena agian, (hirugarren arazoa)

zaharregia, txikiegia agian.

Begietara begiratzeko modu bat,

galderak egiteko modu bat,

eskutik heltzeko modu bat,

amets egiteko modu bat.

Ez onena agian,

ez ederrena agian,

zaharregia, txikiegia agian,

agian.

Arazo eta gai filosofiakoak

Lehen arazoa: Bakoitzak badauka mundua eta gauzak ikusteko baita sentitzeko modu ezberdinak. Gauzak ez dute denentzat garrantzi bera izan behar.

Bigarren arazoa: Ba al dago gauzak egiteko eta ulertzeko era bakar eta on bat?

Hirugarren arazoa: Aukera bat egiterakoan ez da beti aukerarik onena izango hautatutakoa, behintzat ez guztientzat. Gauza bat maitatzeko ez da beharrezkoa onena izatea, nahikoa da bihotzean eramatea.

Abesti honek esan nahi duena harritu egin gaitu, gutako batek lehendik ezaguna zuen kanta eta besteak entzutean hari ere asko gustatu zitzaion, lehen esan bezala adierazi nahi duen guztia dela eta, hori izan zen abesti hau aukeratzeko eduki genuen arrazoi nagusiena.



Pentsatzeko moduak.

Ba al dago gauzak egiteko eta ulertzeko era bakar eta on bat?

Hainbat modu ezberdin daude gauzak ikusi eta interpretatu al izateko. Batzuentzat egokiak, beste batzuentzat desegokiak, baina azken batean zureak. Zure mundua ikusteko era propioa edukiko duzu. Sarritan, beste batzuen ideiekin talka egingo duzu, beste batzuetan haien ideiekin bat etorriko zara, baina beti egongo da, ezberdintasunen bat, txikiegia izan harren. Azken finean zure ideia propioa izango baita. Horregatik oso zaila da. Mundu oso, ideia, eta ideologia berdin batekin ados egotea.

Adibide garbia da euskal herrian independentziaren aldarrikapenarekin gertatzen ari dena,Milaka pertsona dira independentziaren alde aurkitzen direnak, baita Euskal Presoen sakabanaketaren auraka adierazten direnak, ala era badaude beste hainbat pertsona horien kontra daudenak.

Hori da nolabait munduari begiratzeko modua, bakoitzak begiratu, aztertu eta ondoren bere interpretazio egitea. Ez gara beti ados egongo, batzuentzako zure interpretazio ez da egokiena izango eta zure ideien aurka aldarrikatuko dira, beste argudio batzuk emanez; ez guztiek ordea, batzuek zure ideiari eta ideologiari jaramonik egin gabe haien legeak eta pentsamenduak inposatzen saiatzen dira, zure mundua begiratzeko modua erabat baztertuz, haiena inposatuz.












JAIO. MUSIKA.HIL
Nagore eta Iraide

1.- Honetarako jaio nintzen
Ta honengatik hilko naiz
2.- Zein da zure helburua? 3.- Zein aburua?


Mezu bat dugu zabaltzeko
Harro daudenak apaltzeko
Zentzuak odolustutzeko aiztoa prest
Zuek segitu rock’n rolla salbatzen
zaindu irudia
guk bihotzak josiko ditugu berriz
Denok gaude nazkatuta silikonazko kantuez
Musikaren ablazioa, kabroi alenak
Egonezin puta honen kontra
adierazpen librearen alde
gure arimak hustu ta zuenak bete
Zuek segitu rock’n rolla salbatzen
zaindu irudia
guk bihotzak josiko ditugu berriz
4.- Ardi txuria sentitzen garelako artalde beltzean
Ardi beltza sentitzen garen moduan, artalde txurian
Honetarako jaio nintzen
ta honengatik hilko naiz.
Zein da zure helburua, kabroi alena?
Mezu bat dugu zabaltzeko
zentzuak odolustutzeko
harro daudenak apaltzeko aiztoa prest
ARAZOEN AZALPEN LABURRAK
  1. Lehenengo arazoan planteatzen dena zera da, berak bakarrik zergati zeatz baterako jaio dela eta horretarako biziko dela. Ondoren, bizitza osoa hori egiten ibili ondoren, bere heriotzak ere horretara lotuta dagoela eta bere erruz hilko dela. Hau da, bere bizitza guztiak patua erabaki zuen, baina bera patua leku batera utzita bere erabakiak hartzeko gai dela.
  2. Galdera bat aurkezten du, ea zein den gure helburua. Hemen pentsatu behar dena da zer nahi duzun, nora ailegatu nahi duzun egiten dituzun gauzekin.
  3. Honetan ere galdera bat planteatzen du. Hemen galdetzen duena da zein den gure aburua. Baina benetan dekogu bakoitzak gure iritzia, edo sozietatearen eta gehiengoaren menpe gaude. Benetan daukagu ausardia desberdin pentsatzeko, edo hori gertatzen denean isiltzen gara beldurrarengatik. Beldurra ez onartuta izatera, begirada txarretarako...
  4. Pertsona guztiak ez dira berdin sentitzen. Batzuk, guk pentsatzen dugun baino gehiago, desberdin sentitzen dira, lekutik kanpo. Izan daiteke desberdin janzten dutelako, edo beste gauza batzuk dituztelako gustoko. Egia da nahiz eta guk ez onartu, ereduakdaudela sozietatean, eta hortik irtetzen bazara, arraro zarela, desberdina eta ez zarela ondo artekatzen.
ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Guri interesatzen diguten arazoei buruz hitz egiten duelako, bakardadearen sentipena adibidez, adin honetan, nerazaroan, behin baino gehiagotan hori sentitzea nahiko normala delako.
GARENAK GARA
Pentsatzen dugunagatik, janzten dugunagatik edo gehiengoarengatik zerbait ezberdin dugunean arraro bezala ikusita dago eta desberdin sentiarazten gaituzte edo gara. Nahiz eta sentsazio hori gustukoa ez izan, askotan ezin dugu aukeratu.

“Ardi txuria sentitzen garelako artalde beltzean
Ardi beltza sentitzen garen moduan, artalde txurian”
Hau da, diferentzia batean oinarritzen da arazo hau azaltzeko. Gure gizartean askotan gertatzen da, eta ondorioz pertsona horiek txarto sentitzen dira besteek beraietaz txarto hitz-egiten dutelako, edo txarto tratatzen dituztelako. Nahiz eta guk ez jakin edo ez konturatu, sozietatea pertsonen prototipo bat dauka, telebista edo iragarkien influentziagatik. Horrek arazo handi bat sortu ahal du pertsona batek prototipo horretatik irteten bada, adibidez, mutil batek, nahikoa “ feminitate” badu,adaraa jotzen diote. Bakarrik mutilak izan behar duen izaeraren prototipotik irteten delako.
Baina hori ez da arazo nagusiena, benetako arazoa da noiz pertsona horrek besteengandik urrun sentitzen denean, ez duela inon kokarazten eta oso garrantzitsu den zerbait, bere burua zigortzen duela, zeren eta uste du bere errua dela eta zeozerbait txarto egiten duela edo merezi duela.
Gero, horretaz hitz egiterakoan, inork ez du errua eta denok pentsatzen dute ez dutela ezer txarto egin, arraroa delako eta kito.
Orduan, inork ez badu errua baina, denok parte hartzen badugu, nola amaituko dugu arazoarekin?
Hortaz konturatu behar gara denok desberdinak garela, ez daudela bi pertsona berdinak, hori ezinezkoa baita. Izan ere guztiok gara bereziak gure erara. Denok berdin (pentsatzeko, janzteko era etab.) izango bagina “klonak” izango ginen eta txotxongilo batzuk bezala biziko ginateke, sozietatearen menpe.
Beraz, bakoitza ezberdina da eta garenak gara desberdintasunei esker.



Ane Navalón eta Ainhoa Iurrebaso

Apaingarriek ez zaitzatela zure irria eskutatu
fardelak zure hegoak zamatu ez ditzala1
egutegia presarekin ez etortzea1
hiztegiak hitzak geldi ditzala,1
persienek egusentia zuzendu dezatela,1
nahiak ahalmenaren borroka irabaz dezala,
itxaroten dauenek ez ditzatela orduak kontatu,

Hiltzaileak beldurrez hiltzea,
munduko amaierak dantzatzen harrapa zaitzala,1
estenarioak nire ileurdina tintatzea,1
inoiz ez jakitea ez nola, ez noiz,1
ezta 100 hegan egiten, ez atzo ez bihar,1
bihotza modan egoteari ez uztea,
udazkenak zure azala urreztatzea,
gau guztiak hezkontza gauak izatea,1
ez ipintzea eztizko ilargia,1
gau guztiak hezkontza gauak izatea,1
Ilargi guztiak eztizko ilargiak izatea,1
egiek konplexurik ez eukitzea,2
gezurrek gezurren antza izatea,2
Ispiluek arrazoia ez ematea,2
Begiratzen duzuna begiratzea merezitzea,2
Zu babesik Gabe ez gelditzea
afari bakoitza zure azken afaria izatea,1
Ausardsia hain garestiaez izatea,2
Koldarkeriak ez merezitzea,2
ez zaitzatela erosi ezer baino gutxiagogatik,
Arantzarik gabeko maitasunik ez saltzea,2
Maitagarrien kontakizunekin ez zaitzatela lokartu,2
Eskinako taberna ez diezazutela kendu.2
bihotza modan egoteari ez uztea,
udazkenek zure azala urreztatzea,
gau guztiak hezkontza gauak izatea,1
ez ipintzea eztizko ilargia,1
gau guztiak hezkontza gauak izatea,1
Ilargi guztiak eztizko ilargiak izatea1

Arazoak:bi arazo edo gai nagusi daude abesti honetan: carpe diem eta iruzurra.

1) Carpe Diem: bizi ezazu momentua, momentu bakoitza disfrutatuz eta heriotzari bildurrik izan gabe.

2) Iruzurra edo engainua: ez bizi iruzur baten barnean, ausart zaitez zure kabuz pentsatzen eta horrela inork ez dizu ziria sartuko. Askotan gezur bat ez delako pertsona batek momentu jakin batean esaten dizun txorakeria, baizik eta baliteke zure bizitza iruzur handi baten barruan egotea eta zu ez konturatzea



Zergaitik aukeratu dugu abesti hau?

Gure lehenengo aukeren artean izan ez arren ondoren irakasleak gomendatu egin zigun eta oso abesti egokia zela ikusi genuen. Gi gai jorratzen dituelako eta gainera gaiak pentsatzera eta bizitzera animatzen duelako aukeratu dugu.



Bizirik senti zaitez eta pentsatu!


Kantuak jakitera eta pentsatzera animatzen gaitu horrela arrazoizko personak izan gaitezen.
Gizakiaren ezaugarrietako bat arrazionala izatea da, baina arrazionala izateko mundu ulergarria hartu behar dugu kontuan. Arrazoia lortzeko guk bakarrik pentsatu behar dugu, ikusten eta entzuten dugunaz gehiegi fidatu gabe. Zergaitik fidatuko gara besteek esaten dutenaz?
Arrazoiaren bitartez egia lortuko dugu, baina egia bakarra edo anitza al da?
Bakarra izan daiteke, Sokratesek esaten zuen bezela. Baina sinistuko al dugu hori? Bakarra bada zer da?
Egia guztiz arrazionala al da? Egiaren bitartez ongia zer den jakin dezakegu.
Baina egia anitza bada? Subjetiboa izan beharko du, bakoitzak bere ikuspuntutik bere egia izango duelako. Beraz ongia ere subjetiboa izango da, bakoitzarentzat ona dena gauza bat izango delako.
Egia bakarra edo anitza den jakin ez arren, argi dagoena da oso zaila dela kanpora ateratzea, baina oso ausartak izan behar gara eta besteek gutaz zer pentsatuko duten alde batera utzi behar dugu, horrek ez baitu garrantzirik.

Mundu perfektua ez da existitzen! Hori da argi dugun bakarra, beraz ez sinistu minik gabeko mundua egin dezakegula, denontzako ongia zaila baita aurkitzen. Baina ala eta guztiz ere, honekin bizitzen jakin behar dugu. Ezer ez inor ez da perfektua, baina zoriontsu bizi gaitezke gauza ez perfektuekin eta hauen akatsekin. Beraz ez pentsatu mundua eta bizitza perfektuak izan behar direnik, horrela zure burua engainatu besterik ez duzulako egiten. Onartu, bizitza gauza onez eta txarrez sortua dagoe. Bilatu behar dugun bakarra zoriontasuna eta bizi poza dira, horretarako jaio baikara.
Eta zoriontsu izan bazara ez diozu beldurrik izango heriotzari, egin nahi edo behar zenuen guztia eginda izango duzulako.

Ondorioa:

Sokratesen eta Platonen egia bakarra zalantzan gartzen dugu.
Beraz, ausart zaitez zure kabuz pentsatzen eta ez ezazu utzi inork engainatzea, mundura etorri baitzara zoriontasuna lortzeko eta bizitzeko, ez bizitza iruzurra izateko.



" Somewhere over the rainbow "
Paula Valdibia & Alazne Lorenzo










Nonbait ortzadarraren gainean
Oso altu
Noizbait amestu dituzun ametsak
Sehaskako abestietan entzundakoak
Txori urdinak egan doaz
Ametsak bete egiten dira

Egunen batean izar batean kokaturik, amestuko dut
Eta hodeiak arruntazunez ikusiko ditut
Arazoak limoi tantak izango balira bezala desagertuko dira
Eta dituzun ametsak betetzera ausartzen zarenean... Zergatik nik ezin dut ?
Zuhaitz berdeak eta larrosa gorriak
Loratzen ere ikuzten ditut
Loratzen, zu eta biontzat
Hau mundu zoragarria ! Pentsatzen dut.

Urdinez jantzitako zeruak eta hodei zuriak
Egunaren distira ere
Iluntasuna gustoko dut eta nire buruari esaten diot
Hau mundo zoragarria !

Ortzadarraren kolore biziak eta politak badagoz ere jendearen aurpegietan
Lagunak agurtzen ikusten ditut
Biak esaten: “ Zelan zagoz ? “
Eta benetako esanahia: “ Ni... Ni maite zaitut. “

Haurrak lehenengo aldiz negarrez entzun, eta hazten ikusi
Guk inoiz jakingo dugun baino askos gehiago ikasiko dute.
Hau mundu zoragarria ! Pentsatzen dut.

Egunen batean izar batean kokaturik, amestuko dut
Eta hodeiak arruntazunez ikusiko ditut
Arazoak limoi tantak izango balira bezala desagertuko dira

Eta dituzun ametsak betetzera ausartzen zarenean... Zergatik nik ezin dut ?



Arazoak


A)Baikortasuna: Gure gaitasun eta aukeretan konfidantza edukiz, egoera txarrei aurre eginez, ez ditugu ametsei uko egin behar.

B)Ikuspegi ezkutua: Batzuetan, guk nahi duguna baino ez gugu ikusten.
Esate baterako: Arrosa gorriak ikusi eta hau mundo zoragarria pentsasen dut!
Baina honi buruz ez dugu hausnartzen: Arrosek ere arantzak dituzte eta arantzak azalaren kontra talka egitean mina sortzen dute. Errealitatea bezala, mingarria dela.

D)Bizitzako kontzeptuak onestu:, Mundo erreala imperfektua da,bai, gaurko sozietatea ez da perfektua eta beraz, arazoak ditu eta arazoekin bizitzen jakin behar da. Mundu perfektu horretan aldiz, ametsak betetzen dira eta ez dago arazo bat ere ez. Baina mundo erreal batean bizi garenez, orainaldian bizi behar eta daukagunarekin bizitzen ikasi ere.

E)Jatorrizko zindotasuna: Gure munduan, umeek, hazi ahala, inozentzia galtzen dute eta esaten dietena/irakasten dietena pentsatsen dute, beste ikuspegirik gabe, baina baikortasunez eta prejuzio ezarik beteriko mundo batean haiek izango litzateke irakatsiko zigutenak mundua gure kabuz ikusten, horrela, guk dakiguna baino askoz gehiago jakingo zuten.

F)Arazorik ez: Arazoak konpontzea erraz izan daiteke, baina batzuetan konplilkatzen gara eta konponezinak direla pentsatzn dugu. Gehienetan gainera, koldarrak gara benetan pentsatzen suguna esaten ez dugulako, etsi egiten dugu eta aldaketarik gabe bizitzen jarraitu nahi dugu, arazorik gabe.




Zoriontasunaren Bila
Baikortasunean oinarrituta, gaur egungo sozietatea eta mundu perfektu bat konparatu behar dugu eta gauza askotaz konturatu.Arazoak beti ere irtenbide dutela jakin behar dugu, eta zoriontasunaren bila joan behar dugula. Eta zoriontasun hori lortzeko zer izango lirateke hoberena egia baino? Gure ustetan, zoriontasun hori lortzeko gauzei buruz eta egoerei buruz hausnartu behar da, eta ez konformatu esaten dizuetenarekin. Ikuspegi ezkutua. (Zer ez da egia eta zer ez? Badakit?)


Zergatik ez dakigu zer den egia eta zer ez ? Hazi ahala, gure kabuz pentsatzeari uzten diogulako, besteek gure ordez egiten dutelako. Adibidez; ez duzu pentsatzen ikasten duzunaren zergatia, bakarrik ikasten duzu irakesleek eta helduek agintzen dizutelako. Izan ere, egunero telebistan ikusten duguna, errealitatea osoki adierazten ez diguna arazo larrienetan. Ezin gara fidatu ezta gure inguruan gertatzen denaz.

Baina ez da bakarrik hori, gure ingurkoak ere, gugan eragin handia dute. Bai adina bai experientzia dela eta, gehienek hobetsi egiten dute haien sinesmenak, printzipioak, kultura... finkaraztea. Esate baterako; erlijiaren barruan: txikia zarelarik, gurasoek nahi izanez gero, 4 urte igarotzera behartu ahal zaituzte katekesian, eta gero jaunartzea egitera. Zergatik? Haien sinesmenak direlako, oraindik ez zarelako gai kontzeptu horietaz hausartzeko, ikuspegi izkutuaz ohartzeko: Jainkoaren existentzia.

Hau guztia kontutan hartuz gero, ideia argi bat atera dezakegu: Nahiago nukeela, existitzen ez den mundu batean sinesten erratzea, existitzen den mundu batean sinestean erratzea baino.

“Bakarrik dakit ezer ez dakidala...”



Zergatik aukeratu dugu abesti hau?
Abesti honek bizitzaren edertasuna aurkezten du, bizipen txarrak alde batera utziz. Bizitza ulertzeko edo interpretatzeko era guztiz desberdin bati buruz hitz egiten du. Eta esaten digu zer-nolako ezaugarria ezberdintzen du ortzadarraren gainetik dagoen mundu perfektua eta zoriontsua, gaur egungo sozietate imperfektu eta mingarritik: Baikortasuna.





AITORMENA (Hertzainak)


Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara
Barearen ostean dator ekaitza
Udaberri berririk ez guretzat
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan giñana
rutinaren morroiak bihurtu gara (1)
laztana lehen baino
lehen aska gaitezan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta (1)
Ohartu gabe heldu gara mugara
Mundua jautsi zaigu gainera
maitia lehen baino (2)
lehen aska gaitezan.

Ez dakigu non dagoen hoberena (3)
Bila dezagun beste lekuetan
Ba, zin dagizut ez dizudala (4)
inoiz gezurrik esan eta (4)
zaude ziur ezin izango
zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut izan zarela
ene bizitzaren onena
baina orain, maitia lehen baino
lehen aska gaitezan. (5)


1. Arazoen azalpen laburra:
-(1) Errutinaren morroiak/arrunt bilakatuta:nahiz eta harremanak bereziak eta bitxiak izan gizaki hutsak garenez noizbait bizitzaren normaltasunean jauzten gara. Zentzuaren galera daukate eta ahultasuna sentitzen dute bizitzaren normaltasunean jauzi baitira. Hau da, ikusten dugu nola gizakia inperfektua eta aldakorra den.
-(2) Maitia: elkarrenganako izan duten maitasuna, nahiz eta orain haien arteko harremana ez dagoen momenturik honenean.
-(3) Hoberena:zer da ona eta zer da txarra? Guztiontzat berdina al da “hoberena” kontzeptua? Hau da, filosofia praktikoari buruz hitz egiten du, hain zuzen ere, etikari buruz.
-(4) Zin dagizut/gezurrik esan:zin egitea Jainkoak dituen hamar aginduetako bat da. <<Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ezta gezurrik esango>>. Hau da, zerbaitengatik zin egitea oso gauza serioa da abestiak dioen bezala.
-(5) Aska: nahiz eta batera pasatu dituzten momentuak ikaragarriak izan diren, elkarri min gehiagorik ez egiteko, hobe dute bakoitzak bere bidea jarraitzea.

2. Zergatik aukeratu dugu abesti hau?
“Aitormena” abestia guretzat ez da berria, ezagutzen baigenuen. Baina inoiz ez gara geratu hausnartzen abesti honen esanahia eta egun hauetan letra hauek irakurtzean ideia asko bururatu zaizkigu eta abesti honi buruz idaztea erabaki dugu; sentimenduz beteta baitago.
Abesti honetan jorratzen diren gaiak gure bizitzaren egunerokotasunarekin zerikusi handia dute: errutina, amodioa, askatasuna… Beraz, egokia iruditu zaigu Hertzainen abesti hau hautatzea bide eta gai askori buruz hitz egiteko aukera ematen du eta.
Gainera, gure ikaskideen aurrean egin behar dugun ahozkoan, haiei interesa sortu ahal dizkien gaiei buruz hitz egiten du abestiak, lehen aipatu dugun bezala, gure eguneroko bizitzan ditugun hainbat gai aipatzen baititu.

3. Aukeratu dugun arazoaren azalpena: askapena.

ASKA GAITEZAN


Herri batek duen egoerarik garrantzitsuena askatasuna da. Askatasuna zentzu eta arlo guztietan, hain zuzen ere. Eta hori ez da gaur egungo egoera berri bat, baizik eta historia osoan izan den arazo handienetariko bat.

Hala ere, askatasun kontzeptua oso zabala da, ikuspegi desberdinak baitaude. Pertsona batentzat egoera sozio-ekononomiko altu bat izatea, duintasunezko lan bat izatea, Estatuak ematen dituen laguntzak jaso ahal izatea… askatasun osoz bizitzea izan daiteke. Eta zergatik ez? Azken finean honela bizitzea, erosotasunez eta buruhausterik edo konplikaziorik gabe, bizimodu erraza da.

Indibidualismotzat jo dezakegu jarrera hori. Nork bere bizitza ahal den moduan aurrera eraman beharra duenak, askotan beste batzuen gainetik pasatu behar badu ere.

Baina badaude beste batzuk bizitza beste modu batean ikusten dutenak eta askatasun kontzeptuari buruzko beste ideia batzuk dituztenak, idealagoa, solidarioagoak. Horientzat badaude gauza materialak baino askoz garrantzitsuagoak diren hainbat kontzeptu: kultura, nortasuna, hizkuntza eta abar. Pertsona horiek talde bat, herri bat osatzen dute eta beraienak diren eskubide horiek zapaltzen badizkiete bideak bilatzen dituzte zilegia dena, pentsatzen dutena defendatzeko.
Batzuk metodo pazifikoen bidez saiatzen dira arazoak konpontzen; beste batzuk, aldiz, edozertarako prest daude eta mota ezberdinetako ekintzak burutzen dituzte askatasun adierazpen eza dagoelako; eta hau, gaur egun munduan dagoen arazo larrienetako bat da.

Askatasuna behar-beharrezkoa den egoera bat da bai talde moduan edo indibidualki, eta guztiok aske izateko eskubidea izan behar dugu. Baina ez dugu ahaztu behar norberaren askatasunaren eskubideak ezin dituela besteenak zapaldu, hauek zapaltzean norbere duintasuna ere galtzen delako.

Eta, nola bizi liteke duintasunik gabe, zapaltzaileen menpe eta beti makurturik?



Arrate Barros eta Olatz Alonso, 2010-2011. ikasturtea, 1.D.