Ander Alvarez eta Felipe Enrique:0,2+0,5+0´0+0,4

1,6=
ZER DA FILOSOFIA?

Zer ote da filsofia? Ez dakigu.

Grezian V. mendean lehenengo filosofoak agertu ziren, garrantzitsuena Sokrates.
Garai hartako filosofoak jende dirudunak ziren, esklabuak zituzten eta dena egiten zieten. Orduan, ez zutenez ezer egiteko, jesartzen ziren eta munduaren gauza guztiak, natura, unibertsoa, gizakiak, gauzek duten mugimendua… ikusten zituzten.

Beraientzako dena sineztezina eta ikaragarria zen, ez zekiten zer ziren bere begiek ikusten zituzten gauza guzti haiek eta orduan zer izan al ziren pentsatzen hasi ziren. Galdera asko egiten hasi ziren: zergatik mugitzen dira gauzak, zergaitik daude izarrak zeruan, zergaitik zegoen eguna eta gaua… baina denak hipotesiak ziren, oraindik zientzia ez baitzen esistitzen eta horregatik ezin zuten esperimenturik egin bakarrik teoriak ziren.
Beraien hipotesi guztiak frogarik gabe egiten zituztenez, bakarrik sinesten zutenaz baliatzen ziren.

Garai hartararte munduaren gauza guzti-guztiak jainkoak egin zituztela uste zuten. Baina zergatik zegoen bizitza? Eta gizakiak? Zer egin behar genuen mundu honetan? Galdera guzti horiek planteatzen hasi ziren garai hartako filosofoak, egia jakin nahi zuten, denaren egia, gauza guztien egia. Horregatik ziren filosofoak, jakinduria maitatzen zutelako eta jakinduria gauzen egia jakitea da.

Horregatik, gure ustez filosofia hori da, gauzen zergaitia jakiteko galderak planteatzea egia jakiteko.


Itxaso eta Maialen



Eider Modroño eta Iker Mayor:0+0,5+0,5+0,3

1,3=
Filosofia, zer da?
Filosofia jakin-minaren eta jakituria orokorraren zientzia da. Probarik, frogarik, neurketarik, esperimenturik eta adostasunik gabeko zientzia alegia. Baina zientzia ez bada, zer da?
Norbanakoen sinesmenez jositako sarea, existentzia, unibertsoaren sorrera, aldaketa fisikoak, natura eta gauza ororen zergatia azaltzen dituena egiaz baliatuz, baina, zein da benetako egia?
Egia frogekin frogatu ahal dena da, baina filosofian frogarik ez badaude, nola frogatu? Nola dakigu zein da benetako egia pertsona bakoitzak ikuspuntu bat badauka et Eta nola pertsona bakoitzak bere teoria defendatzen badu? Eta nola defenditzen du frogarik gabe? Sinesmenekin?
Eta zer da sinesmen bat? Nola frogatu sinesmen hori ez probekin, ez neurketekin, ez esperimentuekin frogatu ahal bada? Frogatu ezin ez den zerbait egia izan al da?
Filosofiak planteatzen dituen galderak existentzia eta unibertsoari buruz (Zer da? Zergatik? Nola? Noiz? Non? Zertarako? Nola frogatu?) Filosofia kontzeptuari berari ere aplikatuak izan al dira.
Orduan: zer da filosofia? Nik orrialde honetan idatzi dudana dela edo antzeko zerbait dela uste dut, baina bakarrik da ustea, hau da, sinesmen bat, eta uste eta sinesmen asko daude.

ander eta nuria: 0,4+0,4+0,4+0,3 = 1,5

Ane G eta Josune J.: 0,5+0,5+0,5+0,4 = 1,9

SERGIO JIMENEZ & HÉCTOR SERRANO: 0,5+0,5+0,5+0,2

1,7=

Bakarrik dakit, ezer ez dakidala


Platonen Sokratesen Apologia-n hau kontatzen da:


[…] οὖτος μὲν οἴεταί τι εἰδέναι οὐκ εἰδώς, ἐγὼ δέ, ὥσπερ οὖν οὐκ οἶδα, οὐδὲ οἴμαι (Grekeraz)
Gizon honek, zerbait dakiela uste du, arrez gero, ez daki [ezer]. Bestalde, nik, ez dakidala [ezer], ez dut uste dakidanik [zerbait]. (Euskaraz)

Urteak pasatu dira hitz hauek esan zirenetik. Esaldi honetatik atera zen oso famatua den esamoldea gaur egun: Bakarrik dakit, ezer ez dakidala

Esaldian sakontzen badugu, zein izan ahal litzateke esanahia? Ezer ez dakigula badakigu, orduan zerbait dakigu. Ideia abstraktu bat dirudi baina, ondo pentsatzen badugu, Sokratesen hitzak umiltasuna adirazten dute. Berarentzat, gizonik azkarrena gauza berriak egunero ikasten dituena zen. Ez zekien gauzak eta zekien gauzak begiratuz, benetan ezer ez zekiela adierazi nahi zuen. Eternidade bat faltatzen zitzaion ezer-rra ulertzeko.
Gaur egun, antzinaroan bezala pentsatzenarazten digu esaldi horrek. Zer dakigu Lurrari eta itsasoari? Zer dakigu gure inguruari buruz? Espazioari buruz? Zer dakigu burmuinaz? Mila urte baino gehiago pasatu dira Sokrates kondenatu eta erahil zutenetik, bere idealak eta ideiak defenditzeagatik. Eta orain, oso aurreratuak gabiltzala sinezten dugu. Gure arbasoak baino gehiago jakiten dugula edo arinagoak garenik... Galdera garrantzitsuak oraindik ezin ditugu erantzun.
Baliteke, istorioan zehar, esaldirik esanguratzuena izatea. Sokratesen adimena eta umiltasuna erakusten zituena.


Ane M. eta Ainhoa: 0,5+0,5+0,5+0,2 = 1,7


Gaur lan bat entregatu behar dugu, lan horretan filosofia zer den azalduz. Baina, ba al dago filosofiaren definizio bakar bat?
Filosofia azaldu nahi bagenu, urteak eta urteak egon beharko ginen hemen, eta ez dut uste ez guk ez zuek hori nahi dugunik. Gaur, lanari bueltak emanez, filosofia maitasuna bezela izan ahalko zela pentsatu dugu. Zergatik?
Maitasuna, filosofiarekin bezala, ez dauka nondik hartzeko aukera. Bat-batean huraz dena dakizula pentsatzen duzu eta 5 minututan ezer ez dakizula konturatzen zara. Zergatik pertsona horretaz maitemindu? Zergatik orain? Nola? Milaka galdera datoz gure buruetara.
Filosofia guretzat gauza bera da, gero eta gehiago jakin nahi duzu, baina ezin dituzu erantzun guztiak aurkitu. Galdera bat erantzun dezakezu, baina ez besteak. Pentsamendu desberdinak momentu desberdinetan, zalantza berri bat beste baten atzean.. Pixkanaka pixkanaka ikasten goaz, baina denok dakigu ezin izango dugula definizio osoa inoiz jakin.
Erlijiosoentzat, adibidez, haiek jainkoa maite izan dute jaio direnetik. Baina, nola jakin egunen baten ezagutuko duzun ala ez? Nola jakin ondo edo txarto egiten duzun? Ez dakite, baina maitasunagatik aurrera jarraitzen dute.
Maitemintzen zarenean, guztia ematen duzu pertsona horrengatik, nahiz eta inoiz jakin ondo egin duzun ala ez, nahiz eta buruan beti galderak egon. Aurrera zoaz, itsu, jakinminagatik. Agian galderen erantzuna aurki dezakezu, agian hil ta gero erantzun egingo dizute, nork daki?
U2 taldeak esaldi bat dauka bere abesti batean, gure ustez, Filosifia eta Maitasuna berdina direla ondo adierazten duena: "So love is hard and love is tough.

But love is not what you're thinking of."
Filosofia bezalan, definizio bat daukazula pentsa dezakezu, baina ez da inoiz izango benetako definizioa. Guretzat, maitasuna bizitzari sentsua ematen diona da. Familia, lagunak, zure mutiil edo neska laguna.. Zure bizitzan zehar ez diozu maiatzeari usten, Baina, nork daki ea zuzenean gauden hori esatean?
"En el amor siempre hay algo de locura, mas en la locura siempre hay algo de razón." -Friedrich Nietzsche.

"Para que nada nos separe que nada nos una." -Pablo Neruda.

"El Amor es la fuerza más humilde, pero la más poderosa de que dispone el ser humano." -Mohandas Gandhi.

"Amor a la sabiduría es acercarse al propio sendero luminoso" -Confucio.

"Ama y haz lo que quieras. Si callas, callarás con amor; si gritas, gritarás con amor; si corriges, corregirás con amor, si perdonas, perdonarás con amor." -San Agustín.
Filosofok guztiak daukate bere maitasunari buruzko pentsamendua, baina ez dira pentsamendu berdinak. Orduan, txarto daude? Ez. Filosofian bezala, bakoitzak bere pentsamendu ta definizioa euki dezake, nork esango dizu zurea ez dela egia?


CLAUDIA ETA MAIDER: 0,5+0,5+0,5+0,3 = 1,8




Selene eta Irati.:

0,2+0,2+0,3+0,2

0,9=

Filosofia: Gure ustez filosofia azalezina da, baina gutxi gora-behera pertsonen ideaiak eta pentsamenduak adierazteko "zientzia" mota bat, ez da zientzia zehatza pentsamendu eta jakinduria abstrabtoa delako, arazoei buruzko gogoeta da.