1. Ebaluaketako lana:

ZER DA FILOSOFIA?

Wert ministroa filosofiaren kontra, Pentsamendu bakarraren alde

Hiritar oBEEEEEEEEÉ-dienteak, iritzirik gabekoak, zentzubakoak, kritika egiteko gai ez direnak, edozein injustiziaren aurrean makurtu eta Amen esango dutenak



eta Ahozko Buruhausteak (klikatu edo begira bukaeran)

Ahoz Filosofatzen

SAPERE AUDE!!! (Ausart zaitez zure kabuz pentsatzen) XVIII. mendean Kant filosofoak proposatu zuen Ilustrazioaren lema da.

Sapere Aude, eta gidaritza arrotzetatik askatzea lortuko genuela zioen. Bere ustetan, erlijioa zen, batez ere, pentsatzeko aukerak ezabatzen zituena.

Gaur egun, beste batzuk hartu dute funtzio hori. Horien menpean, gure pentsatzeko aukerak erabat murriztuko direla ez dut uste, baina zein zaila egiten zaigu askatasunez pentsatzea!!!




Kantena ere, "Filosofia ikastea ezinezkoa da, bakarrik filosofatzen ikas daiteke" esaldi famatua.

BERAZ, HAUXE DUZUE ERRONKA, PENTSATZEN ATREBIDU, ez soilik 1. ebaluaketako lana den honetan, BIZITZA OSORAKO EGINKIZUNA IZANGO BAITUZUE

KANTAAAAAAAA!!!!!! :)




external image teleTELELE.jpg



ZER DA FILOSOFIA?
Ez da lan teorikoa, iritzi pertsonala garatzeko unea baizik: hausnarketa, kritika, galdera, arazo, polemika eta eztabaidak (horregatik lan hau binaka egingo duzue, LOGOS, esatea, arrazoitzea baita. Hemen zuen pentsamendua adierazi behar duzue filosofiaren inguruan: Zer da, zertarako balio du (zerbaitetarako balio izan ezkero), zelako galderak erantzuten saiatzen den, edo zalantzak sortzea den bere helburu bakarra... Bestelako azpigaiak ere planteatu dezakezue SAPERE AUDE!!!
Edozein formatotan eman dezakezue, betiere digitala bada, azkeneko helburua Wikian plazaratzea baita, baina kontuz aspergarriak izatearekin... irakurri eta irakurri eta irakurri... gorroto dut doc, odt!!!
Lanaren balioa 3 puntu izango da, eta lanaren ahozko aurkezpen bat ere egin beharko duzue (beste 3 puntu, eta 5 minutuko iraupena -ahozkoan-; azken hau 2. ebaluazioan egingo duzue).... eta, ez ahaztu: beste lan bat izango duzuela ere (antropologia lana); eta baita beste ahozko bat ere bai (beraz.... ANTOLA EZAZU ZURE DENBORA_LANA:)
Ebaluazio irizpideak: O-S-K-A
  • ORIGINALTASUNA, lana ez da inola ere aspergarria izango, erakargarria izan behar du, interesgarria (Zutabe honetako notan Wikiaren erabilpen okerrak ere kontutan izango ditut; gaizki igota, leku okerrean e.a; nota hau 0ra aldatuko dute)
  • SAKONTASUNA, zuen pentsamenduaren zergatia, arrazoiak, argudioak eta argudio horien zergatiak, zergatiaren zergatiaren zergatia (Ikusi hau, Gazteleraz)
  • KOHERENTZIA, egituraren aldetik borobila, kohesionatua, kontraesanik gabekoa
  • ADIERAZPENA, bai zehaztasunaren aldetik, baita euskararen erabilera zuzenaren aldetik ere (Ortografia falta bakoitzeko -0,1)

Baloraziorako txostena

Nota ulertzeko laburdurak

Nota honelako formula batez idatziko dut emandako idazlanetan:
0.75+0.75+0.75+0.75eta bakoitzaren azpian letra batzuk
0.75 + 0.75 + 0.75 + 0.75 = 3
0.75
0.75
0.75
0.75
2 - (.......)*
I A ZZ Iz W Pg J KK
A M E TG Z
Z Kh Ko N
Ñ J O(9) ; T K H

*Kenketak badaude hemen agetuko diraItem bakoitzean letra laburduren azalpena
Beltzak zutabearen balio osoa kentzen du:
O (Originaltasuna)
S (Sakontasuna)
K (Kohesioa)
A (Adierazpena)
Adierazitakoaren interesa, originaltasuna
(0.5 puntu)
Gogoeta kritikoaren sakontasuna
(0.5 puntu)
Egituraren aldetik borobila
(0.5 puntu)
Adierazpenarenaren zuzentasun
ortografiko eta gramatikala (0.5 puntu)
I = Interes eskasa, azalekoa, arrunta
A = Azalekoa
Z = Zerrenda, ez dauka kohesiorik, ideia gehiegi
Ñ = Euskañol, gazteleratik
zuzenean itzulitakoa
A = Aspergarria
ZZ = Oso aspergarria, lokartzekoa
M = Motza, laburra, ideia urritasuna
K = Kohesioa landu, hobeto lotu
J = Joskera landu beharra
(aurrekoaren antzekoa
baina ez hain larria)
Iz = Izenburu tristea
E = Eskasa edukiaren
aldetik
K = Kontraesanak
O(zª)= Ortografia akats kopurua
W = Wikiaren erabilpen okerra
TG = Guztiz teorikoa (ez dira zuen ideiak)
N = Nahaste-borrastea
; = Puntuazioa landu beharra
Pg = Orrialde okerrean
plazaratua
Z = Zergatiak, argudioak eman gabe
B = Bukaerarik gabekoa
T = Tipografia edo
mekanografia akatsak
(irakurri ez duzunaren seinale)
J = Testua lerrokatze justifikaturik gabe
(testua wikitik ateratzen da)


K = Ergatiboa, nork eta nor
ez ezberdintzea
KK = Kopiatua


H = Hiztegia, lexikoa
euskaratu gabe





Gela bakoitzak bere orrialdean lanak igoko ditu (begira eskumako zutabean agertu berri diren 2013_1A, B, C, eta D (zer da filosofia):

Nola?


  1. Lehenengo eta behin zuen helbide elektronikoetara zuzendu diren gonbidapenak onartu behar dituzue bertan agertzen den esteka klikatuz. Orduan, erabiltzaile izena eta pasahitza sartzeko eskaera bete eta nonbait apuntatu!!!!
  2. Wikian editatzeko baimenarekin, "Saioa hasi" (goian, eskuman), eta erabiltzaile izena eta pasahitza sartu behar dituzue. Arazorik balego, beti erabili dezakezue gure helbide partekatua den hau.......................................................................................................................... arestifilo@gmail.com ....... pasahitza.................. pasahitza, eta erabiltzaile izena................ filosofo ikasleak direlarik. Baina ahal den neurrian zuen helbidea erabili ezazue, bestela wikia blokeatuko dugu-ta.
  3. Saioa hasi eta gero, zuen izena eskumako goiko ertzean agertuko da, baita botoi berri bat ere: EDITATU (orrialde guztietan ez da agertuko batzuk aldaketarik ez egoteko blokeatu ditudalako)
  4. EDITATU botoian klik eginez editore barra agertuko zaizue : editatu barraoso erreza da, baina argibideak nahi izan ezkero begiratu hemen. Ezkerraldeko zutabean, "egiteko ariketak" zakatu, bereziki 2. ariketatik aurrera: Basauriko Urbi Institutoko Jose Luis irakasleak sortutako ariketak dira wiki batean egin daitezkeen hamaika gauza argitzeko.
  5. OSO GARRANTZITSUA: Wikira ezin dira fitxategi pisutsuak igo, ez baitago espazio nahikorik horretarako. Beraz, irudiak, bideoak edota diapositibak igotzeko, lehendabizi beste plataforma batzuetara igo behar dituzue, eta handik igotakoaren "embed" (objektua txertatzeko erabiltzen den kodea) kopiatuz, editorearen "Widget" botoia klikatu eta berton "beste HTMLbat" jartzen duen lekuan itsatsi. Argibide gehiago hemen
  6. Aurreko helbidea erabiliz, wikira bideo, diapositibakedo argazkiak igotzeko beharrezkoak diren beste plataforma batzuetan sartu zaitezkete: youtube (bideoak), Flickr eta Picasa (argazkiak), Slideshare eta Slide (diapositibak)
  7. Argibide gehiago nahi izan ezkero, galdetu ezazu klasean baina ez itxaron azken momentura
  8. Kontuz!!! Ikaskideenganako errespetua erakutsi editatzerakoan: Ez ezabatu zurea ez den ezer

    (CTRL+Z "desegin" sakatu konturatu gabe kendu baduzu, edo ni konturatuko naiz eta -0.5 zure kontura)
  9. EZ AHAZTU: Jar itzazue zure izen-abizenak bestela ezin izango dut zure lana kontutan hartu, eta bukatzerakoan, jarri ezazu lerro bat (hurrrengoa hasiko dela adierazteko).
Milesker...



Ahozko Buruhausteak...

Ahoz Filosofatzen (2 puntu)

Wikira igotako hausnarketan hasiera hartzen duen ahozko aurkezpena.

Beti bezala, ez aspertu publikoa; beraz, ez irakurri eta ez ikasi buruz; sormena beharrezkoa da inor ez lokartzeko: ausartu, probokatu, arritu, dibertitu... Horretarako pentsatu: nola egingo duzuen, nola adierazi daitekeen (hauxe izango da “Lotura” zutabean baloratuko dudana)

Ahozko erregistroa zaindu ezazue: bizitasunak interesgarriagoa egingo du zuen lanaren sakontasuna.

Aurkezpenean erabil dezakezuen tresna mota analogikoa izango da beti (arbela, orriak, kartulinak, inkestak, irudiak, liburuak, mozorroak eta beste edozein).

Baloratuko dut: H+A+L+O

  • Hausnarketa: Hausnarketa filosofikoaren sakontasuna, eta diskurtsoaren kohesio landua: hasiera (arazoa edo galdera), korapiloa eta bukaera(konklusioa, ondorioak edo galdera eta arazo berriak(0.75 puntu)
  • Adierazpena: Taldekide bakoitzaren ahozko adierazpenarenaren ulergarritasuna eta zuzentasuna(0.75 puntu)
  • Lotura: Bitan banatua:Hausnarketaren gaia eta jardunaldia bera lotua dagoen ala ez(0.5 puntu)+ Talde Lotura, taldearen elkar eragina , ea guztiok parte hartzen duten ala ez, elkarri laguntzen duzuen ala ez, hemen nota ezberdina jar dezaket partaide bakoitzari(0.25 puntu)
  • Originaltasuna: Sormena: ideia abstraktuak modu interesgarrian aurkezteko ahalmena, eta adierazitakoaren interesa(0.75 puntu)

Item bakoitzean kontutan hartu beharrekoak:
H (Hausnarketa)
A (Adierazpena)
L (Lotura)
O (Originaltasuna)
Hausnarketaren sakontasuna
eta egituraren egokitasuna,
(0.5 puntu)
Taldekide bakoitzaren
ahozko adierazpenaren
zuzentasuna eta
ulergarritasuna
(0.5 puntu)
Jardunaldia
eta gaiaren
arteko lotura
(0.3 puntu)
Talde lotura
eta
partaidetza
(0.2 puntu)
Jardunaldiaren
interesa
eta originaltasuna

(0.5 puntu)
A = Azalekoa,
sakontasunik
gabeko argudiaketa
Ñ = Euskañol,
LG = Lotu gabe
T = Talderik ez
dago (bakarkako
lanen lotura)
Iz = Izenburu tristea
(aurkezpena)
M = Motza, laburra,
lan gutxi
J = Joskera landu
beharra
GL = Gaizki lotuta
B = Talde
banaketa
desorekatua
I = Interes eskasa,
betikoa, arruntegia
Z = Zerrenda,
ez dauka kohesiorik
K = Ergatiboa
(nork eta nor
ezberdindu gabe)
A = Arrunta
Pk = Lankide
parasitoak??
(aprobetxategi)
A = Aspergarria
K = Kohesioa landu,
hobeto lotu
H = Hiztegia, lexikoa
euskaratu gabe
E = Eskasa,

ZZ = Lokartzekoa
B = Bukaerarik gabekoa
B = Buruz edo
zentzurik gabe
esanda


T = Teorikoa,
ez da zuen argudiaketa
pertsonala
H= Hasiera arrunta,
fundamenturik gabeko galdera